'Ondo gagoz danak alkarregaz Behe Kanpalekuan'
2019-02-27 08:08 Euskaldunak munduanK2ko tontorrera igoteko beste material eroan dogu.
Gau bi emon ditugu ia lorik egin barik 2. Kanpalekuan 70 km/ordu baino gehiagoko haizo boladakaz eta -40 gradu zero azpiko tenperatureagaz, sensazio termikoa 60 gradu zero azpikoa izan dalarik. Hainbat eta hainbat kilo eroan eta material dana tximiniaren azpian gorde doguz.
Tontorrera igoteko beste material eroan dogu. Hurrengo egunetan Behe Kanpalekuan deskantsetea da helburua.
Nanga Parbat
Zezeilaren 26an, hiru urte bete dira Nanga Parbateko (8.126 m) historiako lehen neguko igoerea egin genduanetik. Negu bi emon genduzan mendi ikaragarri horretan lanean, eta azkenean eguraldiak geure alde egin eta lortu genduan tontorra zapaltzea. Ali, Simone, Tamara eta laurok beti gogoratuko dogu hori negua. Egun, Daniele Nardi eta Tom Ballard mendian barrena dabiz lanean, bigarren neguko igoerea egiteko ahaleginetan. K2ko Behe Kanpalekutik munduko suberte eta indar guztia bialtzen deutsegu!
Indar handia emon deuskuzue, mila esker hor egoteagaitiK!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!