Xabat Illarregik irabazi dau XVIII. Abra Saria
2019-02-27 08:02 BertsolaritzeaSei bertsolari gaztek hartu dabe parte Algortako saioan.
Uribe Kostako ALBE bertso-eskoleak antolatzen dau urtero Abra Sariketea, bertsolari gazteentzat. Aurtengo edizinoan, 18.ean, sei bertsolari batu dira Getxoko Azebarri alkartean egindako finalean: Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat Illarregi. Azken hori izan da irabazle.
Lehenik zortziko handian eta txikian binaka kantau dabe. Puntu-erantzunak banaka egin ditue eta, azkenik, barriro binaka, koplatan egin dabe trikitixearen doinuan. Puntuazinorik onena eskuratu daben biek egin dabe aurrera, buruz burukora. Hain zuzen be, Gorka Pagonabarragak eta Xabat Illarregik.
Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka hasi dira, eta gero kartzelan ariketa bi izan ditue: Entzuleei sensazino bat sentiduarazo; eta gai baten inguruan hiruna bertso. Lehen fasetik abantaila txikia ekarri dau Pagonabarraga bizkaitarrak, baina buruz burukoan finago ibili da Illarregi nafarra, eta bueltea emon deutso sailkapenari. Hau izan da XVIII. Abra Sariketako behin betiko sailkapena:
1. Xabat Illarregi: 219 puntu + buruz burukoan 129,5
2. Gorka Pagonabarraga: 220,5 lehenengo atalean + buruz burukoan 117
3. Aitor Ugarte: 218,5 puntu
4. Ane Peñagarikano: 197,5 puntu
5. Elixabet Etxandi: 195 puntu
6. Naroa Torralba: 168,5 puntu
Epaileak Martin Aramendi, Ainhoa Aizpurua eta Joseba Santxo izan dira, eta idazkaria Arkaitz Gomez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!