Atelier Etxanobe eta Kaia - Kaipe Repsol Eguzki biko jatetxeak dira

Bizkaie! 2019-02-26 09:51   Jan edanak

Jatorrietan sakondu, etorkizunari begira indarra hartzea da filosofia.

Igor Arregi, Getariako Kaia - Kaipe jatetxeko kozinerua. | Ikusi handiago | Argazki originala


Mikel Poblacion, Atelier Etxanobeko kozinerua.

Atelier Etxanobek goi-mailako euskal sukaldaritzako eta sorlekua gurtzeko proposamen bi eskaintzen ditu leku bakar batean: arrazoizkoa, La Despensa de Etxanobe-n; eta ausartena eta sensorialena, Atelier-ean. Bertan, Fernando Canales sukaldariak bildurra galdu dau: izokin-bonboia, trufa-berakatz zuria zainzuri eta ganbakaz; antxoa-lasagna hotza tomate-zopan... Bai eta 3Dko betaurrekoak eskatzen dituen postreak be.

Halan da be, Espainiako 160 jatetxeetatik, Repsol Eguzki biko jatetxe gehiago dagoz Euskal Herrian, besteak beste, Zornotzako Boroa, Galdakaoko Andra Mari, Bilboko Mina, Bilboko Zarate eta Zortziko, Getxoko Jolastoki, Getariako Elkano eta Zintruenigoko Maher.

Hiru Repsol Eguzki ditue, besteak beste, Arzak, Akelarre, Azurmendi, Etxebarri, Zuberoa, Nerua, Martin Berasategi eta Mugaritz jatetxeek.


Repsol Gidearen 40. urteurrena

Urteurrena Eguzkidun barriakaz ospatu dau Donostian, beren filosofia berbera konpartiduten dauelako: jatorrietan sakondu, etorkizunari begira indar hartzeko. 3 eguzkidun bost jatetxeek sukaldaritzearen erroetan oinarritu dira barritzeko eta erantzun onari esker, Espainiako sukaldaritzeak eredu izaten jarraitzen dau. Paco Morales (37 urte) ‘Noor’-en, Alberto Ferruz (34) ‘BonAmb’-en, Maca de Castro (37) ‘Maca de Castro’-n eta Paolo Casagrande (39) ‘Lasarte’-n. Bilaketa-lan horretan, ‘Cocina Hermanos Torres’ etxeko Sergio eta Javier Torres anaiek euren proiekturik personalena abiatu dabe: umezaroko zaporeak erabarrituta ekartea da asmoa.

Gidea herriz herri dabil Espainian barrena, talentua ikusgai egiteko. Paco Morales kordobarraren ausardia antxinako errezetak abangoardia bilatzeko; Maca de Castroren xumetasunaren konplexutasuna Alcudian; Alberto Ferruzek Xàbian bilatu dauen giro mediterranearra; edo euskal sukaldaritzea, Kataluniako kostaldea eta Veneto bere sorterria buztartzean Paolo Casagrandek lortu dauen emoitza bikaina (Bartzelona): gastro-mapa sukaldari bikainez beteta dagoala islatzen dabe.

Repsol Gideak, guztira, 80 jatetxetik gora aukeratu ditu Espainia osoan: 5ek Hiru Repsol Gida Eguzki dituze; 23k Bi Eguzki eta 53k Eguzki Bat. Espainiako gastronomia-potentziala indartsu jarraitzen dau.

2 eguzkidun jatetxe barrien (23) artean, euskal jatetxeez gan, ondokoak dira azpimarratzekoak: ‘Cocinandos’-en (Leon) igoerea, non Yolanda Leónek eta Juanjo Pérezek egoitza berria estreinatu duten sorterriaren izaerarekiko konpromisoa galdu gabe; oliba-olio, azafrai eta arrozaren enbaxadore bikain den María José San Románen ‘Monastrell’ (Alacant); César Martínen ‘Lakasa’ (Madril), sukaldariek berek oso gustuko duten etxea; ‘Lluerna’ (Santa Coloma de Gramenet): Víctor Quintillak eta Mar Gómezek Kataluniako sukaldaritza aldarrikatzen dute lehengaien bitartez; eta ‘La Salita’-ko (Valentziaia) Begoña Rodrigo eta ‘El corral de la Morería’ (Madril) David García, bigarren Eguzkia lortu dutenek beren heldutasunaren eskutik.

Amesei eutsi deutseen sukaldari ekintzaileak funtsezkoak dira gure herrialdearen ekonomiaren eta turismoaren osasun bikainari aurre egiteko. Horrenbestez, gure nahia da ikusgaitasun handiagoa emotea Eguzki bat daben 53 jatetxe barriei.

Asko dago ospatzeko eta, ondorioz, galan batu dira euskal sukaldaritza barria ondoko printzipiotan oinarrituta birsortu eban Donostia urian: galdutako platerak berreskuratu, produktuen egiazkotasuna zabaldu eta barrikuntzea indartzeko.

Etapa barriak 2018. urtean hastitako barritzean sakonduko dau. Helburua da harik eta fidagarritasunik altuena bermatzea jatetxeen kalifikazinoan. Gastronomiaren Errege Akademiaren eta erkidego mailako akademien aholkularitzaz aparte, informazino-iturri gehiago gehitu ditugu. Arlo ezbardinetatik datozen eta jatetxe barriak ezagutuz eta betikoak barriro bisitauta lurralde osoan zehar eginiko ibilbidearen ondoriozko gastronomiaren ezagutza sakoneko adituen batzorde bat osotu da.

Bikaintasun hori bilatzeko esfortzuan, Basque Culinary Center zentroagaz batera dabiz lanean, kalifikazino-sistemea gehiago findu ahal izateko. Hasi barri dogun urterako ezarritako beste helburuetako bat da arreta handiagoa eskaintzea emakumezko sukaldariei.

Informazino gehiago hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu