Repsol Gideak Donostia aukeratu dau 40. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2019-02-25 08:10   Jan edanak

Repsol Gidearen Eguzkiak emoteko galea gaur, zezeilaren 25ean, izango da, 19:30ean.

Repsol Gidearen Zuzendari María Ritter | Ikusi handiago | Argazki originala

Galara saritutako sukaldari guztiak joango dira, baita dagoeneko 3 Guía Repsol Eguzki sari eskuratu dituen sukaldariak be. Danetara, 100 sukaldari baino gehiago batuko dira aurtengo Repsol Eguzki barriak emoteko galan. Repsol Gidearen Zuzendari María Ritter eta Basquetour-eko Zuzendari Harkaitz Millan be izango dira tartean.

Donostian izango da Repsol Gidearen gala gastronomiko nagusia: Eguzkien Astea. Gaur arte, hainbat jarduera antolatu ditue Donostiako kaleetan, zezeilaren 25ean, Tabakaleran Estaduko jatetxerik onenen lana autortzeko egingo dan Repsol Gidearen Eguzkiak emoteko Galan. Ospakizunerako, Repsolek Basquetourren lankidetzea izan dau, 2021era arte Repsol Gidearen Eguzkiak emoteko ekitaldia Euskadin egiteko sinatua dauen hitzarmenaren harira.

Donostiarrek Repsol Gidea bost zentzumenez esperimentetea da helburua: dastamena, Repsol Eguzkia daben jatetxeetan hamar afari zozkatuz sare sozialen bitartez. Gipuzkoako Repsol, Petronor eta Campsaren hornitegietan be parte hartzeko aukerea izango da. Ikusmena: Eguzkia FotoSol fotomatoiagaz heldu zan Donostiara zezeilaren 21ean, eta argazkietan erabilten dauen filtro bereziari esker, klik batez baltzarantzeko aukerea eskaini deutse bertaratutako guztiei.

Gau, barriz, pintxoen ibilbidea egin da Eguzkiak irabazi dituen sukaldari ezagunak protagonista dituen tabernetan zehar.

Astelehenean, Tabakaleran, Repsol Gidearen Eguzkiak emoteko Galea egingo dabe iluntzean. Ekitaldiak Eguzki barriak dituen sukaldariak eta gastronomiaren munduko persona ezagunak batuko ditu, 40 urte betetako Repsol Gidearen norabide barriaren alde topa egiteko.

Gidearen urteurrena Donostian ospatuko da, euskal sukaldaritza barria sortu zan urian, hain zuzen, izan be, barrikuntza eta jatorriakazko errespetua hazkunderako ardatz dituan gida hau euskal sukaldaritzearen garai beretsuan sortu zan.

Informazino gehiago hemen.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu