Tronperrieta taldeak irabazi dau Bizkaiko Taldekako lehenengo saioa

Bizkaie! 2019-02-25 08:40   Bertsolaritzea

Getxon, Algortan jokatu da astegoienean Taldekako lehenengo saioa.

Tronperrieta taldeak, kanporaketea irabazita, hurrengo faserako txartela hartu dau. Bizkaiko Taldekako Txapelketako lehenengo saioa jokatu da Algortan, Uribe Kostako Anubix! eta Tosu Bizirik eta Durangaldeko Tronperrieta taldeen artean. Azken talde honek lortu eban kanporaketea irabaztea, eta beraz, hurrengo fasera sailkatzea.

Publikoaren artean, besteak beste, Mallorcaco glosadore batzuk be egon ziran.

Kanporaketako lehenengo saioa Patxeko tabernaren kanpokaldean jokatu zan Anubix! eta Tronperrieta taldeen artean.

Bigarren saioa Villamonte tabernan izan zan, Tosu Bizirik eta Anubix! taldeen artean.

Eta hirugarren, eta azken saioa, Saniko tabernan izan zan. Bertan erabagita geratu zan kanporaketea Durangaldeko taldearen alde.

Hurrengo saioa Leioan izango da martiaren 1ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu