Xabi Igoa nagusi Andere Arriolabengoaren aurretik
2019-02-25 08:44 BertsolaritzeaXabi Igoak hartu eban puntu gehien, 237,5 puntu.
Aramaioko Kultur Etxean 170 lagun batu ziran txapelketako bigarren saio honetan, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurenean. Arabako bertsolaritzearen bidean, 18 bertsolariakaz jokatuko dan txapelketako lehen faseko, final laurenetako, bigarren saioa izan da. Aramaion jokatu zan aurreko zapatuan.
Kantuan ibili ziran sei bertsolariak, hurrengoak: Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio); Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz); Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla); Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio); Unai Anda Delika (Ametzaga); eta Xabi Igoa Eriz (Aramaio).
Hiru final laurenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalerdiak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
- Xabi Igoa : 237,5 puntu.
- Andere Arriolabengoa: 231 puntu.
- Peru Abarrategi: 224,5 puntu.
- Beñat Garaio: 211,5 puntu.
- Unai Anda: 204 puntu.
- Manu Bendala: 203 puntu.
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantau zituen bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak hartu eban puntu gehien, 237,5 puntu.
Hamabi lagunez osotutako gai-jartzaile taldean, Eli Plazaola izan zan Aramaioko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurenetako epaimahaia, holan osotuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.
Hurrengo saioa, martiaren 9an izango da Legution, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Honela geratuko dira osatuak 1. finalerdia eta 2. finalerdia
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!