K2ko 2. kanpalekuan, 6.650 metroko altueran taldekide danak
2019-02-25 08:14 Euskaldunak munduanTaldekide danak 2. Kanpalekuan dagoz..
Lehenengo Cheppal eta biok 2. Kanpalekura heldu gara, hain zuzen be, 6.650 metrotara. Baldintzak eskasak dira, sekulako hotza eta haizea dogu. Bart, ostera, eguraldiak hobera egin dau eta pisu handia aldean, ganerako taldekideak be 2. Kanpalekura heldu dira.
Alex Txikon alpinistea eta bere taldea Behe Kanpalekutik gora abiatu dira, K2 mendiak izkutatzen dituan txokoetan barrena lanean jarraitzeko asmoagaz. 2. Kanpalekura ekipau eben aurrekoan egun bitan, ondoren, barriz, eguraldiak ez deutse aurrera jarraitzeko aukerarik emon. Egunotan izandako urakan eta haize bolada gogorren ostean, barealdia etorri da baina bizkaitarraren berbetan, 5.000 metrotatik ikusita ez dirudi eguraldiak itxura onik dauenik, ezta biharko egunari begira ezta hurrengoei be. Bertan gauzenok ez dogu lehio onik datorrenik ikusten, adierazo dau Txikonek. Halan da be, mendian gora joango gara zer egiteko kapaz garen ikusteko, eta seguruenik, ez ditugu egun asko pasauko altueran; halan da be, bertara joan eta ikusi behar da edozein erabagi hartu orduko.
Helburu nagusia 3. Kanpalekuraino ekipetea da baina ikusteko dago, beraz, K2 mendiko neguak datozen egunotan eskaintzen dituan aukerak; mendiaren zirrikutuetan gora jarraitzeko asmoa dau taldeak behintzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!