21. Korrikaren unidade didaktikoa, online zein papelean
2019-02-22 12:37 Euskerea berbagaiUme txikietatik 18 urtera, ikasle guztientzako aproposa da.
AEK-ren eta Ikastolen Alkartearen arteko lankidetzeari esker, 21. Korrikaren inguruko unidade didaktikoa kalean da, neska-mutilek 21. Korrikaren inguruko jakingarri guztiak era atsegin baina sakonean landu deiezen ikasgelan. Aurtengo nobedade nagusia da, unidadeko material guzti-guztia online landu ahal dala. Halandabe, formatu tradizionala nahiago dauenak, webgunetik deskargau eta papelean lantzeko modua be badauka.
Bilboko Abusu Ikastolan egindako agerraldian, hango ikasleen laguntzinoagaz, unidade didaktikoaren funtzionamendua erakutsi dabe. Hezkuntza formalaren aldi guztiak aintzat hartzen ditu, Ume Hezkuntzatik hasi eta 18 urtera arte, edade bakotxerako apropos sortutako edukiei esker. Erakustaldian, Korrikaren azken mezua QR kodeetatik ateratako pista batzuen bidez osotuteko jokoa egin dabe gazteek.
Oreretako Ikastolako irakasle dan Iñaki Zapirainek sortu dau unidade didaktikoa, AEK-ko eta Ikastoletako beste kide batzukaz batera. Abusuko agerraldian Asier Amondo Korrikako koordinatzailea be egon da. Ume eta gazteak Klika egitera deitu ditu: Dagoeneko Klika egin dogunon auzolana sustatzen gabiz baina, batez be, Klika egitera erakarri nahi doguz herritar eta eragile barriak.
Ikastolen Alkarteagaz batera landu dabe unidade didaktikoa. Alkarlan naturala dala adierazo dau Amondok, ia hogei urte bete dira Korrikaren lehenengo unidade didaktikoa aurkeztu ebela. Ikastolen Alkarteko lehendakari Koldo Tellituk zera ganeratu dau: Bakarka baino samurrago, eraginkorrago, egin geinke gure egitekoa alkarregaz.
Ikastolek sortu daben arren, edozein ikastetxetan lantzeko modukoa da unidade didaktikoa. Argibideetarako eta materiala eskuratzeko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!