Haize bolada oso gogorrak K2ko Behe Kanpalekuan

Bizkaie! 2019-02-22 08:26   Euskaldunak munduan

Haizearen indarra 57 km/h ordukoa izan da batez beste baina 109 km/h boladak be izan ditugu.

Alde handia egon da igluetan polito edo lo egin dogu eta dendatan geratu diranak, barriz, baragarri eta lo egin ezinik ibili dira. Pasa dana stean Behe Kanpalekua babesteko eregitako izotz-hormea erabagiorra izan da, haizeak ez dau dendarik eroan eta hori sano positiboa da. Moseen da espedizinoko kozinerua, dendetan lo edo egin dauena eta Alexi emondako azalpenetan argi esan deutso lorik ez dauela egin, gau osoan haize zaratatsua, boladak entzuten zirala eta dendak gora eta behera ebilzala. Eskerrak 30 metroko izotz-hormeari, ze iparralderago, babesik ez egoan lekuetan denda batzuk desagertu egin dira. Neguko 6 espezinotan egon naz eta gaur lako bildurrik ez dot sentidu sekula.

Haizearen indarra 57 km/h ordukoa izan da batez beste baina 109 km/h boladak be izan ditugu. Kanpoan 15 gradu egozan zeropetik eta sensazino termikoa hortik gora.

Alex Txikon pozik dago orain arte baldintza eta egorea gogor guztiei aurre egiten asmau dabelako; bien bitartean, geldi, eguraldi onaren zain.


Haizearen hotzaren kontra zer egin

Haizearen kontra erropa egokia behar da, baina ezinezkoa da geure gorputzaren barrenera heltzea ebitetea arnasa hartzen dogun bakotxean. Altuerea handietan, WinterTopAppeal espedizioa bizi dan tokian, hain zuzen be, Alex Txikonen taldeak arnasten dauen haizea hotza eta sikua da, arnas bideek eragina izan leikie, sudur zuloetatik eta eztarritik bronkioetaraino. Efektuoi aurre egiteko bederen, zenbait bitamina eta hidratazino asko ditugu erabilgarri. Ganera, buff edota bufandatik arnastea aholkatzen da; horreek berotu eta umhelduko da arnasketa-aparatura. Antxinako erea dirudien arren, hainbat gaixotasuni aurre egiteko modurik eraginkorrenetakoa dala esan daiteke.

Himalaiarekin batera, Karakorumen dagoz munduko 8.000 metrotik gorako mendi bakarrak. Paisajeok izotzezko formazino erraldoiakaitik dira ezagunak eta urtean zehar tenperaturek gora eginez jarraitu ezkero, inguru eder hau guztiz aldatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu