Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Alkarteak lizentzia jaso dau

Bizkaie! 2019-02-21 10:21   Kulturea

Onetsi egin dabe esleitzeko egozan 2012ko lehiaketa publikoko 17 irrati-lizentzien adjudikazinoa.

Eusko Jaurlaritzeak aste honetan onetsi dau, Balorazino Mahaiak proponiduta, 2012an egin zan lehiaketa publikoaren ondoren esleitu barik geratu ziran irrati-lizentziak behin betiko adjudiketea. Jaurlaritzeak uko egin eutson lehiaketa horri, 2012ko zezeilaren 29ko Agindu bidez deitutakoari, eta, horren ondorioz, lizentziak adjudikau barik geratu ziran. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren epaiei men eginez, Eusko Jaurlaritzeak emon barik geratu ziran 17 lizentziak adjudikau ditu orain; ganerako 17ak, epaia ejekutatuz emonak ziran lehenago, lizitatzaileetako batzuek auzitegien aurrean aurkeztutako errekursoen ondoren.

Gobernu Kontseiluak bart onetsi dau frekuentzia-modulazinodun uhin metrikoko irrati komunikazino-zerbitzuetarako lizentziak emoteko akordio-proposamena, Kulturako sailburuaren 2012ko zezeilaren 29ko Agindu bidez deitutako lehiaketa publiko hari lotuta.

Uko egite harengaitik, adjudikau barik geratu ziran lehian egozan 34 lizentziak, eta 19 lizentziaren inguruan errekursoa aurkeztu eben lizitatzaileek, lehiaketeari uko egitearen erabagia zalantzan jarriz. Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bai Auzitegi Gorenak erabat deusez deklarau eben epai batean baino gehiagotan uko egite ha. Ondorioz, epaia egikarituz, 19 lizentzietatik 17 emon ziran eta, hortaz, behin-behineko adjudikazinoak, uko egitearen ondorioz esleitu barik geratu ziranak, behin betiko adjudikazino bilakatu ziran. Beste lizentzia biei jagokenez, behin betiko adjudikazinoaren kontra errekursoa jarri eban hirugarren batek, eta deuseztatuta geratu ziran adjudikazinoak.

Bestalde, kontuan izanik epaimahaiek adierazo egin ebela Eusko Jaurlaritzeak atzera eroan beharko ebala espedientea uko egitearen aurreko unera, Gobernu Kontseiluak, 2018ko garagarrilaren 17an, onetsi egin eban 2012ko abenduaren 11ko Gobernu Kontseiluaren Akordioa ofizioz barrikustea. Holan, igazko garagarrilaren 17ko Agindu bidez, Gobernu Kontseiluak deusez deklarau eban 2012ko abenduaren 11ko Gobernu Kontseiluaren Akordioa.

Erabagi haren ondoren, Eusko Jaurlaritzeak berriro ekin eutson lehiaketearen tramitazinoari eta Balorazino Mahaia batu eban. Lizentzien titulartasunerako ezarritako baldintzei buruzko dokumentazino administratiboa aztertu ondoren, aurkeztutako eskaintzak balorautakoan eta puntuazinoak haztatu eta gero, joan dan zezeilaren 5ean, Balorazino Mahaiak onetsi egin eban Gobernu Kontseilura helarazotea auzitegien egintzaren ondoren adjudikau barik geratu ziran 17 lizentziak adjudiketako proposamena.

 

17 adjudikazinoak:

• Radio 7 SL: Bizkaia, 88.5.
• Eusko Media SL: Bizkaia, 90.1.
• Sociedad Española de Radiodifusión SL: Bizkaia, 92.7.
• RK 20 SL: Bizkaia, 95.1.
• Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Elkartea: Bizkaia, 95.8.
• Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SA: Bizkaia, 101.1.
• Nervitel Sistemas SL: Bizkaia, 104.8.
• Ameba Kultur Elkartea: Bizkaia, 105,6.
• Ibaikom Kultur Elkartea: Bizkaia, 96,7.
• Radio Amanecer SL: Araba, 106,1.
• Radio 7 SL: Araba, 101,6.
• Uniprex SAU: Araba, 104,6.
• Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea SA: Araba, 87,7.
• GMC Business Group Marketing Audiovisual y Comunicación SL: Araba, 92,0.
• Zadorra Irratia Elkartea: Araba, 95,6.
• Eusko Media SL: Gipuzkoa, 106,9.
• Radio Amanecer SA: Gipuzkoa, 106,5

 

Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Alkarteak lizentzia jaso dau

Emon barik geratutako hamazazpi lizentzia adjudikau ditu orain Eusko Kaurlaritzeak eta horreen artetik bat Gasteizko Hala Bedi Bi euskerazko irrati librearentzat izango da, FMko 95.6 frekuentzian legez emitidu ahalko dau. Hala Bediren emisora elebidunak, barriz, lizentzia barik jarraituko dau.

Hamazpi lizentzien artean, Bizkaiko bat euskerazko proiektu batentzat izango da: Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Alkartea dau lizitatzaileak izena. Jaurlaritzeak 2012an euskara hutsean emitiduteko 11 lizentzia erreserbau zituan, eta Getxorako (Bizkaia) zan horreetako bat.

Onda Vascak lizentzia bi lortu ditu orain: bat Bizkairako eta bestea Gipuzkoarako.

Aurretik, beste hamazazpi lizentzia emon zituan Jaurlaritzeak; epaiak egikarituz emonak ziran, lizitatzaileek auzitegietan aurkeztutako helegiteen ondoren. Horreen artean dagoz Naiz irratiarenak eta Antxetak Donostialdean emitiduteko lortutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu