X. Mikel Zarate sariketan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2019-02-21 08:03   Kulturea

Euskal kulturearen alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz dator sariketea.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, ume literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatu dabe, euskal kulturearen alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu daitekez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.

Lehiaketan parte hartzeko gitxienez 18 urte izan beharko ditue parte-hartzaileek.

Idazmakinaz, Din-A4 formatuan eta tarte bikotxa itxita, gitxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Hiru ale bialdu beharko dira, agirian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horrekaz batera gutunazal zarratu bat, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara bialduko dira:

Lezamako Udala – Mikel Zarate Haur Literaturako Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama

Lanak hartzeko lehenengo eguna 2019ko zezeilaren 18a izan da eta maiatzaren 31 azkena. Epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna, ostera, 2019ko bagilaren 30a izango da.

Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Miren Agur Meabe Plaza eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Sariei jagokenez, sari bakarra emongo da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren eretxiz gitxieneko kalidadeko lanik ez balego saririk ez litzateke emongo.

Beste alde batetik, Elkar etxeak argitaratuko dau eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazoten danetik sei hilebeteko epean, behar diran marrazkiez horniduta. Alabaina, idazlea izango da lanaren jaubea eta ohiko moduan ordainduko deutsoz argitaletxeak egile-eskubideak.

Saria irabazi ez daben egileakaz harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Personalen Babeserako Legeak dakarrena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, barriz, suntsitu egingo dira.

Oinarriotan zehaztu bako zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari jagoko arazoa argitzea, eta harek egingo ez baleu antolatzaileek erabagiko leukie.

Argibide gehiago behar izan ezkero:

Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu