Bilbao Balioen Uria sariak: Askabideren Mari Makeda, Artaganeko Konekta zaitez eta IMQ Igurco
2019-02-20 08:02 KultureaAurkeztutako 59 proiektuen artean aukeratu ditue.
Askabideren Mari Makeda, Artagan ikastetxearen Konekta zaitez eta IMQ Igurco ideak, Zorrozgoiti Amestuz dira epaimahaiak aukeratutako hirurak, aurkeztutako 59 proiektuen artean (39 alkarteen kategorian, 14 ikastetxeen kategorian eta 6 erakunde profesionalen kategorian). Saritutako proiektu bakotxak 4.000 euro jaso ditu, saritutako ekimenagaz zerikusia daben helburuetarako erabilteko.
I. Bilbao Balioen Uria Sariak Bilboko Udalak antolatu ditu Bilboko Balioen Agiria sustatzen daben erakundeen ekimenak saritzeko eta horreek ezagutarazoteko.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazo dauenez, sariok Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta hamabost ekimenetako bat dira, hain zuzen be. Bilbo eredua da aldaketan, eraldaketan eta hobekuntza prozesuetan. Alkateak berretsi egin dau Udalak Bilbo Balioen Uria proiektuaren alde egindako apustua, izan be, guztien parte hartzetik sortu zan. Aburto alkateak nabarmendu egin dau alkarlanaren garrantzia Agiri horretako balioetako bakotxean aurrera egiteko eta eskertu egin ditu proiektu sarituen arduradunei, euren ahalegin, konpromiso eta eguneroko lanagaitik. Bilboko alkatearen esanetan, balio horreek, gutako bakotxa hobetzen gaitue persona lez, eta, multzoan, gure uriko gizartea be hobea izan daiten eragiten dabe.
Saridunak
- Askabideren Mari Makeda proiektuak irabazi dau saria irabazteko asmorik bako alkarte eta erakundeen kategorian. Proiektu horren helburu nagusia da lan-aukerak eskaintzea kalidadezko enplegua lortzeko zailtasunak dituen emakumeei. Askabide alkarteak abian jarri dau Senegaldik ekarritako afrikar ehunakaz egindako erropa berezien jokera barri bat, tokiko diseinatzaileek diseinau eta alkarteko emakumeek josia. Erropa horreek Gorte kaleko 4. zenbakian dagoz salgai: alkartzeko eta kultur fusinorako gune bat be sortu da han. Askabidek modearen munduko eragileen aholkularitzea lortu dau proiektu horretarako, baita auzoko merkataritzearen, formazino-zentroen, denden eta personen aholkularitzea be. Epaimahaiak adierazo dau proiektuak emakume migratzaileen kolektiboa dauela helburu, Agiriaren balioetako asko jasoten dituala, eta, ganera, ikasteko eta laneratzeko aukerak eskaintzen dituala.
- Artagan ikastetxearen Konekta zaitez proiektuak irabazi dau saria ikastetxeen kategorian. Proiektuaren helburua laguntza-sare bat eratzea da, ikasleen eta irakasleen artean, ganerakoei eskainiz nork bere trebetasunak eta ahalmenak, eta gazteen artean eragitea alkarlana, alkartasuna, alkarbizitzea, ilusinoa, sormena eta baliabiderik eta motibazinorik ezagaitik zailtasun handiagoak dituen kolektibo jakin batzuen inklusinoa. Hain zuzen, asmoa da sareak eratzea, konektau, ikasleakazko hurreko loturea ezartzea.
- IMQ Igurcori autortu jako bere Espazio publikoen eraldaketea parte hartze bidezkoa proiektuagaitik Zorrozgoiti amestuz erakunde profesionalen kategorian. Proiektuak Igurco eguneko zentroaren ondoko plazea birdiseinau eta berrerabilteko asmoa dauka, espazio hori erakargarriago bihurtzeko gazte nahiz helduentzat. Komunidade-partizipazino edo integrazinoko plan hori gauzatzeko, Zorrozgoitiko Igurco egoitzeak idea hori gauzatzen lagundu leikien agenteen parte hartzea bilatu eban komunidadean. Proiektua Gure Lurra eta Zorrotzako alkarteakaz batera garatzen da, eta Euskal Herriko Unibersidadearen laguntzinoagaz. Proiektuak dakarren proposamena hainbat belaunaldirentzat da, izan be, ekimenaren helburu nagusia dira edadekoak eta zahartze aktiboa. Epaimahaiak oso balorazino positiboa egin dau auzo-alkarteen, merkatarien alkarteen eta Zorrotzako beste eragile sozial batzuen parte hartzeagaitik.
Gaur arte, Bilboko Balioen Agiriak 2.108 bat egite izan ditu, 1.990 norbanakoenak, eta 118 erakundeenak
Persona edo erakundeek dabe aukerea Balioen Agiriagaz bat egiteko, nahikoa da horretarako inprimaki errez bat online bete; ondoko helbidean egin daiteke: Bilbao Balioen Uria.
Agiriagaz bat egiten dabenek agiriaren edukiaren eta muingaz bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko konpromisoa hartzen dabe. Agirian jasota dagoz bilbotarren ustez Uriko alkarbizitzaeren ardatz izan behar daben 17 balioak: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bardintasuna, alkartasuna, dibersidadea eta inklusinoa, konpromisoa, ingurumen arloko jasangarritasuna, alkarbizitzea, identidadea, ahalegina, erantzunkidetasuna, partaidetzea, konfidantzea, sormena, zintzotasuna, ilusinoa eta osasuna
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!