Oihane Perea nagusi Zigoitian

Bizkaie! 2019-02-18 08:02   Bertsolaritzea

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurena irabazi eban.

Oihane Perea kantuan, Zigoitian (argazkia: Arabako Bertsolari Txapelketea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako txapelketea irabaztea zer dan badaki Oihane Pereak, eta bere esperientzia erabili eban Zigoitian, 2019ko edizinoko bigarren final laurenean lehiakideen aurretik geratzeko. 80 zaleren aurrean jokatu zan saioa, zapatuan, sei bertsolari eta Etxaun Otaño gai jartzailea oholtzan zirala.

13 ariketa puntuagarri egin eta gero, epaileek 246 puntu emon eutsiezen Pereari. Aroa Arrizubieta be fin ibili zan, eta bigarren egin eban, jasotako 236 puntuei esker. Hirugarren lekuan Aitor Ugarte geratu zan (215,5 puntu), Serapio Lopez laugarrenak 211,5 puntugaz konformau behar izan eban. Irati Andak 201,5 batu zituan, eta Unai Bengoetxeak 199,5.

Hurrengo final laurena, hirugarrena eta azkena, Aramaioko Kultur Etxean jokatuko da, zapatuan, hilak 23. Honeek sei bertsolariak egongo dira oholtzan: Andere Arriolabengoa, Beñat Garaio, Manu Bendala, Peru Abarrategi, Unai Anda eta Xabi Igoa.

Behin final lauren guztiak jokatuta, puntuazinoaren araberako sailkapen orokorra egingo dabe, eta hamabi onenek parte hartu ahal izango dabe finalaurreetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu