Urakana dator eta izotz-horma erraldoia eregi dabe Behe Kanpalekuan
2019-02-18 08:00 Euskaldunak munduanHogei zentimetroko zabalerako eta 1,80 metroko altuerako harresiak egin doguz.
Datozen orduetan Behe Kanpalekua gogor astinduko dauen urakana ei dator eta ahalik eta gehien babesteko asmoagaz, edurrezko harresi bat egin dogu, izan be, datozen egunetan 60-90 km/orduko haize gogorra izango dogu Behe Kanpalekuan eta 210 km/ordutik gorako haize boladak K2ko tontorrean; hain zuzen be, urakana 4. mailakoa ei da eta babes moduan, hogei zentimetroko zabalerako eta 1,80 metroko altuerako harresiak. Aste honeetan guztietan igluek erakutsitako bermearen ostean, fortifikazinoan sinisteko arrazoiak ugari dira. Badirudi, urakanaren ostean, eguraldi ona datorrela eta mendian lanean jarraitzea ahalbidetuko deuskula, baina hemen eta orain esaera zaharrak dinoan legez, lehenik eta behin aurretik dogunagaz babestea dogu helburu Goiko aldean, haizearen indarra gelditzeko hainbat teknika erabili doguz. Azkenik, harresia egiterako orduan, Vauban injineruak XVI. mendean frantzia fortifikau ebaneko garaia izan dogu berbagai.
Astegoien honetan deskantsetan egon gara. Goizeko 05:00etan, Felix eta Ignacio Behe Kanpaleku aurreratura abiatu dira 1. Kanpalekura materiala eroaten jarraitzeko eta nepaliarrak eta ni 09:00etan urtetako ginan 1. Kanpalekuan lo egin eta ekipetan jarraitzeko, baina haize gogorregia egoan eta lehen taldea itzuli egin da eta bigarrenak ez dau ahaleginik be egin.
Arriskurik ez hartzeko erabagia hartu dogu 70 km/orduko haize boladakaz, gero 57 km/ordukora joan diranak eta gero barriro 62 km/ordura igoteko, berba gitxitan, mendian arrisku larregi barik lan egiteko haize gehiegi.
Zain egotea dogu orain lana, oraindino zezeilaren erdialdean gagoz. Patxadaz hartuz eta mendiari zer nahi dauen entzuten jarraitu behar dogu!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!