Josep Sanchis medikua lanean dabil Pakistanen
2019-02-14 08:03 Euskaldunak munduanUmeen heriotza-tasea lehen hilebetean, 1.000tik 74,9koa izaten da.
Alex Txikonen epedizinoko Josep Sanchis medikua Hushe bailaran izan da datuok bailarako egoerea islatzen daben ala ez aztertzen eta berau baldintzatzen daben faktoreak ikertzen.
#WinterTopAppeal espedizinoa aurrera doa Pakistango Karakorumeko negu gorrian; mendia da ardatza baina honen inguruan hainbat proiektu sortu eta gauzatu dira, berbarako, Josep Sanchis ginekologoak lan ederra egin dau Felix Baltistan Fundazinoagaz batera; Husheko bailarara egindako bidaiak umedun dagozan emakumeen osasun egoerearen inguruan ahalik eta informazino gehien eskuratzea izan dau helburu, izan be, txosten bat egin dau gero datuokaz Fundazinoak proiektu barriak sortu ahal daizan epe ertain eta luzera begira.
Hamar urte baino gehiago daroez Pakistango baldintzak hobetzeko bidean.
Gauzak holan dirala, bertako emagin Lady Health Visitorseko lagunei trebakuntzea emon deutsee Khapluko ospitalean, Machulon. Marzigonen, esaterako, lan handia egin dabe erditzeetarako baliogarria dan eraikin barria eginez. Bertan, profesionalok trebatu eta eurekaz batera, bisita medikuak egin ondoren, Hushera abiatu zan umedun egozan 15 emakumeri azterketa medikua egin eta sortzen ziran arazoei aurre egiteko.
Azpiegiturei jagokenez, garapen urriko bailarea topau neban, Askole eta probintziako beste bailara batzuekaz konparauta, azaldu deusku Josep Sanhis ginekologoak. Ganera, honakoa zehaztu dau: Lady Health Visitor horreek egiten daben lana goraipatzekoa iruditzen jat, izan be, emaginak eta ginekologo batek egiten daben lana egiten dau euretako bakotxak. Ganera, Hushe bailarako ardura gehienak eurenak dira, eta beraz, euren bakotasun nagusienak aztertzen saiatu naz.
Espedizinoaren amaieran, bailarara joatea da asmoa Behe Kanpalekuan soberan dagozan botikak bertan ixteko, eta denporaldi honetan erakutsitako teknikek onurak ekarri ete dituen aztertzeko.
Bien bitartean, Little Karim sherpa edo garraiolati ospetsua ezagutu eban.
#WinterTopAppeal
Astebeteko geldialdian, eguraldia ez dabe bidelagun Behe Kanpalekuan, eta momentuz, 5.000 metroko altueran jarraitzen dabe, ahal danean, mendia ekipetan segiduteko, eguraldi ona noiz etorriko zain. Edozelan be, Lehen Kanpalekura materiala garraiotzen jarraitzen dogu, oraingoan, Felix Criado eta Ignacio de Zuloagak eroan ditue 5.900 metrotara mendia ekipatzen jarraitzeko material gehiago. Oraintsu 96 kilo eroan zituen 1. Kanpalekura; datozen egunetan 4. kanpakelura arte ekipetea da helburua; bertan dendak, sokak, elikagaiak eta gasa eukiteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!