Lea Artibai Ikastetxea eta Basque Culinary Center lankidetzan
2019-02-13 10:34 Jan edanakErakunde biak pozik agertu dira emoitzakaz.
Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxeak (LAI) Basque Culinary Center-egaz (BCC) alkarlan proiektua egin dau. Ekimen honi esker, Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalidadea prestakuntza zikloko bigarren mailako 10 ikaslek, Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazinoko laugarren mailako 39 ikaslegaz, bertatik bertara lan egiteko aukerea izan dabe produktu barritzaileen sorrerako aholkulari legez.
2018ko irailean emon eutsien hasierea proiektuari eta erakunde bien instalazinoetan egindako 7 saio ezbardinetan banatuta egon da. Ikasleen artean alkarlanerako dinamika bat sortzea helburu hartuta, proiektua taldekako lanean oinarritu da, talde bakotxean zentro bietako ikasleek parte hartu dabelarik.
Koji-hestebetea, tofu chips-ak, artisau ogia egiteko aurre-nahasketak, olo-algarroba bizkotxoa, landare-natillak edo Tolosako indabakaz egindako natto snack-ak lako produktuentzako gastronomia eta teknologia aholkularitza zerbitzuan lan egin behar izan dabe ikasleek.
Hilebete honeetanuetan, Lea Artibai Ikastetxea eta Basque Culinary Center-eko ikasleek askotariko lanak egin ditue: osogai eta formulazino proposamenak aurkeztu; produktu barriak produziduteko beharrezko metodologiei buruzko txostenak; laborategiko frogak; kalidade kontrolak; analisi sensorialak; lehiakideakaz konparazinoak; ebaluazino inkestak; prototipo-ereduak; etenbako ebaluaketak (produktuenak zein lankideenak); helburu, aurrerapen, muga eta handicap-txostenak; eta proiektuaren amaierako kalifikazinoa. Azken finean, ikasleek egin dabena produktu barri eta barritzaileak sortzeko gastronomia eta teknologia aholkularitzarako alkarlaneko ariketa erreala izan da.
Urtarrilaren 31n, produktu bakotxagaz egindako proiektuen alde jentaurrean egin ostean, proiektua amaitutzat emone eben. Erakunde biak pozik agertu dira emoitzakaz eta ez dabe baztertzen etorkizunean barriro alkarlanean ibiltea.
Lea Artibai Ikastetxeak alkarlana eta barrikuntzea nagusitzen diran baloreetan oinarritutako hezkuntzearen aldeko apustua berresten dau, eta Basque Culinary Center lako izen handiko erakundeakaz mueta honetako proiektuak gauzatzeko aukerea bere ikasleen motibazino eta hezkuntzarako ezinbesteko abantailak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!