Martxan dago Bizkaiko Taldekakoa

Bizkaie! 2019-02-12 12:35   Bertsolaritzea

Bizkaiko bertsolaritzearen oinarria indartzea dau helburu Bizkaiko Taldekakoak.

Bizkaiko Taldekakoa 2017an egin eben lehenengoz, eta bigarren edizinoa izango dau aurten; danetara, 21 taldek emon dabe izena, 200 parte-hartzaile inguru eta hiru fasetan jokatuko da txapelketea; finala, maiatzaren 25ean izango da.

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaintzea da alkartearen asmoa. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.

Hogeita bat taldek parte hartuko dabe lehenengo fasean, eta hiru talde helduko dira maiatzaren 24an jokatuko dan finalera. Lehenengo fasea orain hasi eta martiaren 25era bitartean jokatuko da, eta bigarrena martiaren 27tik maiatzaren 13ra.

Bizkaiko Taldekoaren kartela edo irudia Malen Amenabar bertsolari eta ilustratzaileak egin dau; berak be parte hartuko dau taldekakoan.

Bizkaia osoko 21 talde ibiliko dira jai giroan baina lehian, eta finala, eskolarteko finalagaz batera jokatuko da maiatzaren 24an. Kontuak kontu, zezeilaren 24an izango da lehenengo saioa Getxon, Algortako Patxeko tabernan, 17:00etan. Han izango dira Tronperrieta, Tosu bizirik eta Anubix! taldeak.

Bizkaiko Taldekakoaren informazino gehiago hemen (618 KB)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu