Zientziako Emakume eta Nesken Nazinoarteko Egunean
2019-02-12 08:56 Pil-pileanBizilabe, 10 – 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-zentroa da.
Emakumezkoek zientzian bardintasunezko parte-hartzea izateko helburuagaz, zezeilak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazinoarteko Eguna izentetea erabagi eban Nazino Batuen Batzar Nagusiak. Elhuyarrek urteak daroaz lanean helburu horregaz, eta aurten be bat egiten dau egun horren aldarrikapenagaz. Horren adierazgarri, Teknopolis telebista-saioan gaia berariaz landu da, izan be, Itziar Aretxaga Mendez astrofisikaria eta Lorea Argarate Zubia telekomunikazino-injinerua ezagutzeko aukerea izan da. Horrez gan, erreportaje nagusian, lanbide heziketan emakumeak emoten dagozan pausuak azaldu zituen.
Emakume horreek guztiak eredu dira neska gazteentzat. Eta horretan sakontzeko, gaztetxuei zuzendutako ekintza berezia atondu dau Elhuyarrek Bizilabe gunean (Bilbo). Bost emakume zientzialari historiko oinarri hartuta, euren lanagaz lotutako esperimentuak eta proiektuak egingo ditue.
Era berean, Plotina proiektuko bazkide da Elhuyar. Europa-mailako proiektu horrek ikerketa-zentroetan bardintasuna lortzea dau helburu, eta, bide horretan laguntzeko, erreminta-kutxa bat argitaratu barri dau webgunean, edozer ikerketa-zentrok jarraibide bat izanik, zentroa ze egoeratan dagoan aztertzeko gakoak, hartu leikezan neurriak eta hartutako neurrien eragina monitorizetako tresna bat eskaintzen ditu erreminta-kutxak.
Bilboko Udalak eta Elhuyar-ek sustatutako proiektua da; 10 – 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-zentroa da, eta gazteek puntako gaietan eta erronka errealakaz egiten dabe lan, enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukereagaz.
Ekimenean gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten ditute euren kabuz, aisialdiko unean eta eskolako eraginik barik, baina behar danean profesionalen laguntzinoa jasota.
Bilboko Deustuko Udaltegian martxan dagozan tailerretan, joan dan astean osotutako bideoak igon ditue sarera.
Zientzian eragina izan daben 5 zientzialari emakume aukeratu ditue, euren inguruan zenbait jarduera egiteko. Emakume zientzialari horreetako bakotxari esperimentu edo ikerketa txiki bat lotu deutsee eta, horrezaz gan, emakume zientzialariaren inguruko biografia bat batu dabe. Bizilabe tailerretan parte hartzen dabizen gazteek egin dabe lan hori, joan dan astean eta neskek, barriz, esperimentuen garapenak eta zientzialarien biografiak bideoan jaso ditue.
Hautatutako zientzialariak:
• Marie Tharp, 1920. Geologoa eta kartografoa. Eztanda egiten dauen sumendi bat eregiko dabe. Bideoa.
• Rosalind Franklin, 1920. Kimikaria. Fruta eta listu-guruinen DNA-ren erauzketea egin dabe. Bideoa.
• Hertha Ayrton, 1854. Injineru elektrikoa. Electric paint circuit eta Sparkfun electric circuit zirkuituak egin dituzte. Bideoa.
•Elizabeth O. King, 1912. Mikrobiologoa. Iturri ezberdinetako mikroorganismoak erein dituzte. Bideoa.
• Margaret Fountaine, 1862. Entomologoa. Ortuetan biodibersidadea sustatzen daben insentuen hotel bat eregi dabe. Bideoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!