Iñaki Viñasprek irabazi dau Araian

Bizkaie! 2019-02-11 09:11   Bertsolaritzea

Final laurenei ekin deutsie Arabako Txapelketan asteburuan.

Araiako saioa (argazkia: Arabako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten, 18 bertsolarik hartuko dabe parte Arabako Bertsolari Txapelketan, eta horreetatik herenak Araiako saioan batu ziran, zapatuan, lehenengo final laurena jokatzeko. Arabako zaleak bertso gogoz dagoz antza, ze udaletxeko pleno aretoa bete egin eben entzuleek.

Marta Ugarte izan zan gai jartzailea. Behin ariketa puntuagarri guztiak eginda, epaileek erabagi eben Iñaki Viñaspre izan zala onena. 258 puntu emon eutsiezen. Bigarren Manex Agirre izan zan, 251,5 puntugaz.

Sailkapenari begiratuta, lehenengo biak baino nabarmen atzerago geratu ziran ganerako laurak. Hirugarren Paula Amilburu izan zan, 228 puntugaz. Laugarren, Rikardo Gonzalez de Durana (222,5), bosgarren Felipe Zelaieta (205,5) eta seigarren, Jon Ruiz de Pinedo (201).

Bigarren final laurena Zigoitian jokatuko da zezeilaren 16an, zapatua. Honeek seirak egongo dira oholtzan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Irati Anda, Oihane Perea, Serapio Lopez eta Unai Bengoetxea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu