'96 kilo material eroan dogu Lehenengo Kanpalekura'
2019-02-11 08:27 Euskaldunak munduanZorionez, Behe Kanpalekuaren inguruetan izandako edur jausteak ez deusku eragin.
Alex Txikonen eretxiz, atzo Lehen Kanpalekura egindako igoerea sano aberasgarria izan da, 96 kilo material garraiotzeko erabili genduan, hurrengoan Laugarren Kanpalekura arte ekipetan jarraitu ahal izateko, besteak beste, dendak, sokak, janaria eta gasa. Ganera, haize gogorrak gehiago arriskatzeko aukerarik emoten ez eban arren, ederra izan zan 7 ordutan pisu horregaz Behe Kanpalekutik gauez hara heltzea. Zorionekoak gu hemen egoteagaitik.
Atzo esan neutsuen legez, kontrolau geinkena baino ez dogu arriskatu; beraz, ikusita haizeak gogor joten ebala Lehen Kanpalekuan eta egoera horretan ezinezkoa zala 2. Kanpalekura bitartean ekipetan jarraitzea, Behe Kanpalekura bajatzea erabagi dogu. Egia esan denpora tarteak neurtu eta egoereari begira frogak egiteko balio izan deusku, izan be, gauez atera ginan frontalakaz gora eta 7 ordu emon ditugu Lehen Kanpalekura heltzeko. Bertan ordu batzuk pasau ditugu 40 gradu zero azpiko sentsazino termikoan. eta Behe Kanpalekura heldu gara. Danetara, 16 orduko jarduerea. Pozik gagoz, beraz, horren denpora laburrean ibilbideari neurria hartu deutsagulako.
Kontuak kontu, irribarre bategaz agur dinotsuegu. Behe Kanpalekuan gagoz talde osoa, erronka gosez!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!