Klima-aldaketearen ikerketea, K2rako espedizinokide
2019-02-08 14:17 Euskaldunak munduanAlex Txikon eta taldekideak Behe Kanpalekuan dagoz, eguraldi onaren zain.
Bc3 (Basque Centre for Climate Change) puntako ikerketa zentrua da, bere lana klima-aldaketearen eraginak ikuspuntu ezbardinetatik (zientifikoa, ekonomikoa eta soziala) zehaztea ardatz dauelarik. Esangura horretan, Alex Txikonegaz bat egin dabe neguko expedizino honetan (WinterTopAppeal) K2ren inguruan ondorioak ikertzeko. Lan arlo ezbardinak jorratuko ditue.
Atal honek Godwin-Austen eta Savoia glaziarren abiadurea neurtzea da kontua, Behe Kanpalekua leku ezin hobean baitago, glaziar biren alkargunean. Hau lortzeko GPS diferenziala izeneko tresnea erabiliko dabe. Lehenengo eta behin GPS bat leku egonkor (mobiduten ez dan lekuan) kokatuko dabe, K2ren hego ezproi edo orkatzean, Base (B) izenagaz, eta gero beste GPS batzuk (Rover izenekoak) erabiliko ditue glaziarraren gainean atzemon daitekezan elementuak geoerrefentzietako, hatx handiak eta bestelakoak (argazkian lauki gorriak diranak), eta holakorik ez dagozan lekuetan izotzetan sartutako banbu kanaberakaz (iruki urdinak). Holan, GPS satelite eta ezproiko oinarriari (B) jagokenez euren kokalekua lortuko da.
Espedizinoa amaitzen danean, lan hau errepetiduko da, eta glaziarra mobidu ahala, koordenada barri batzuk izango dira eta, zeharka, glaziarraren abiadurea nabarmenduko da. Neurketok udan be egiten dira baina satelitetik. Landa-lan honegaz, negu gorrian glaziarra zelan dabilen ikertu nahi da gai honi buruzko ezagutzan sakontzeko.
Jokabide-eredu hau, eskualde bereko beste glaziarrenagaz konparau nahi da, desbardintasunik dan ala ez ikusteko eta, holan bada, egile arduradunak ulertzeko; horreetako bat izotza eta hatx-ohearen arteko ur fusinoa izan daiteke, abiaduran zeresan handia dauena. Ur kantidadea giro tenperatureagaz zuzenean lotuta dago eta, beraz, klima aldaketan funtsezko eragina dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!