Euskerea eta euskalkiak, ingelesez azalduak

Bizkaie! 2019-02-08 08:30   Euskerea berbagai

Koldo Zuazoren liburu baten itzulpena da Standard Basque and Its Dialects.

Londreseko Routledge argitaletxeak Koldo Zuazoren liburu baten ingelesezko bersinoa plazaratu barri dau, Standard Basque and Its Dialects izenburupean. Euskalkiak dira Zuazoren ikerketagai nagusia eta, liburu honek, hain zuzen, euskerearen dialektoen historiaren eta ezaugarrien inguruko azalpenak emoten ditu 142 orrialdetan. Gregor Benton, Galesko Cardiffeko Unibersidadeko irakaslea, izan da itzultzailea.

Liburua sei ataletan banatuta dago, euskalkien bilakaerearen errepaso zabala egin ahal izateko:

1. atala: Euskerearen historiaren laburpena, euskalkien zatiketearen arrazoiak agertzeko.

2. atala: Euskalkien sorrerea eta garapena. Mitxelenaren eta Zuazoren beraren tesiak aintzat hartuz, Erdi Arotik dator gaur egungo dialektoen banaketea. Lehenengo Mendebaldeko eta Zuberoako hizkerak bereizi ziran; ondoren, euskerea hiru zati handitan apurtu zan, Nafarroako konkistearen ondorioz; azkenik, literatura euskalkiak sortu ziran.

3. atala: euskalkien sorlekuak zeintzuk diran zehazten da. Esaterako, Gasteiztik zabaldu ziran Mendebaldeko hizkeren ezaugarri asko.

4. atala: Idazleek historian euskalkiak zelan ikusi eta landu dituen agertzen da.

5. atala: Literatura euskalkiak zeintzuk diran.

6. atala: Euskerearen batasuna zelan egin dan, ze ondorio izan dituan eta batuak ze bide daukan egiteko.

Routledge argitaletxeak egoitzak daukaz Londresen eta New Yorken, beraz, zabalkunde handia euki leike liburuak ingelesez berba egiten daben adituen artean. Jente arruntaren artean zabaltzea gatxagoa izango da, 132 euroko salneurria ipini deutsie eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu