Energia barriztagarria K2 mendiko Behe Kanpalekuan

Bizkaie! 2019-02-07 11:02   Euskaldunak munduan

Zaindu daigun energia, berezko iturburuetatik datorrena be ahaztu barik.

Energia ezinbesteko beharrizana da, baina edozein preziotan eskuratzea ez da bidezkoa. K2 mendia inguratzen daben glaziarrak eta gizakiek horren gitxi ustiatuta egonik, ingurua ahalik eta gitxien ikutzen saiatu behar gara.

Negua da, ostera, sasoirik txarrena, izan be, beharrizan energetikoak urtean zehar baino handiagoak dira, egunean eguzki ordu gitxiago ditugularik. Horrexegaitik, guretzako ezinbestekoa izan da eguzki plaken instalazinoa eta horreen kontrol ekipoena, baita metatzea eta sortutako energiaren konbersinoa.

Toki eguzkitsua bilatzen dogu, orientazino onagaz dendetako gerizpe edota Broad Peak (8.051 m.) mendiaren itzalari aurre egiteko, eta era berean, konsumo elektrikoaren tokitik ahalik eta hurren dagoana. Ganera, lurralazaren makurtasuna be kontuan hartzen dogu, eguzki panelak haize gogorretatik babesteko eta errendimendua hobetzeko. Kontuak kontu, 110 batioko hiru panel dira.

Eguzkitik jasoten dogun energia kargako erregulatzaile batera bialtzen da eta horri esker tensino gehiegikeriei aurre egiten jake; gero baterietara be bialtzen da energia metatzerako. Horreetatik kargetan doguz hainbat tresna, irrati komunikazinoetako estazinoa etq azken honek 12Vko argindarra behar dau etenbarik.

Alex Txikonek adierazo dauenez, gogoan hartu, muturreko egoeretan lan egiten dogula, 30 gradu zero azpiko tenperatura eta hotzagoakaz eta horrexegaitik, aurrerapen itzela eta ezinbestekoa dala esango neuke. Jagon daigun energia, berezko iturburuetatik datorrena be ahaztu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu