Bertso udalekuetan begirale izateko deia
2019-02-07 08:02 BertsolaritzeaSukaldariak eta zuzendariak be behar dituela dino Bertsozale Alkarteak.
Bertso udalekuak bost herritan egingo dira aurten, Duzunaritze, Uitzi, Muxika, Orio eta Zuhatzan. Bertan parte hartuko daben neska-mutilen arduradun eta laguntzaile izateko, begiraleak, sukaldariak eta zuzendariak behar ditue, eta deialdia zabaldu dabe. Zezeilaren 11tik martiaren 4ra arte aurkeztu leitekez hautagaitzak. Praktikak egiteko aukerea be egongo da.
Behin hautagaitzak jasota, Bertsozale Alkarteak aukeratuko ditu behar dituan hezitzaileak. Lehentasuna izango dabe bertso eskoletan dabizanek. Apirilaren 5ean emongo dabe erabagiaren barri, eta maiatzaren 4an prestakuntzarako jardunaldia antolatuko dabe Villabonan. Derrigorrezkoa da saio horretara joatea.
Udalekuetan bost txanda dagoz aukeran, lau garagarrilean eta bakarra abuztuan. Euskal Herriko txoko guztietatik joandako 9 eta 18 urte bitarteko neska-mutilakaz egingo dabe lan hezitzaileek. Egonaldi bakotxak bereizgarri dituan ezaugarriakaz bat datozen aisialdiko ekintzez ganera, sormena eta alkarren arteko hartu-emonak landuko ditue bertso udalekuetan.
Izena emoteko: Webgunearen bidez edo 943 69 41 29 telefono zenbakira deituta, hilaren 11tik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!