'The Favourite'

Karolina Almagia 2019-02-06 08:25   Zinema kritikak

Ez dot konpartiduten kritikearen berotasuna, ez dot umore horregaz bat egiten.

- Zuzendaria: Deborah Davis, Tony McNamara.

- Gidoia: Yorgos Lanthimos.

- Aktoreak: Olivia Colman, Emma Stone, Rachel Weisz, Nicholas Hoult, Joe Alwyn, James Smith, Mark Gatiss.

- Herrialdea: Erresuma Batua.

- Generoa: Komedia historikoa.

- Iraupena: 121 min.

- Balorazinoa: 3/5

Hiru emakume dira protagonista Ingalaterran XVIII. mendean jazoten dan film honetan: Ana Erregina (Olivia Colman), Marlborough Dukesa (Rachel Weisz) eta Abigail Marsham (Emma Stone).

Lehenengoa tragediaren arpegia da, bere 17 seme-alabak hil egin jakozalako. Min hori gehi osasun arazoak nahikoa dira Erresuman jazoten danaz ez arduratzeko. Bere gozagarri bakarra sexua ei da, sexua eta bere maskota bereziak.

Bigarrena erreginaren eskuineko eskua da, bai ohean, bai lan arloan be; izan be, bera da  potere kontuetan agintzen dauena. Eta hirugarrena, ezustean sartzen dana beste bien artean,  egoerearen araberako neskamea da, aristokrazian barriro sartzeko trikimailuak erabiliko dituana.

Osogarri horreekaz gerra bat hasiko da jauregian Dukesa eta Abigailen artean, jokaldi makurrez betetako gerrea, Erreginaren gogokoena izateko.

Erakarpen jokoak Kortean askotan ikusi ditugu zineman eta honek ez dit ezer barririk erakusten.

Originala edo modernoa izateko gogoagaz, angelu handiko planoak eta musika deserosoa erabilten ditu Canino eta Langosta-ren zuzendariak. Eszenografia eta jantziak bikainak dira, baina... Ez dot konpartiduten kritikearen berotasuna. Ez dot umore horregaz bat egiten, eta karikaturan eskua joan jakola iruditzen jat. Eta gidoia nahikoa indarbakoa da: eduki gitxiegi, horrenbeste metrajerako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu