'7.000 metrotik hur gagoz honezkero'

Bizkaie! 2019-02-04 08:03   Euskaldunak munduan

Soka eta baliabide nahikoa daukaguz martiaren amaierara arte negua amaitu orduko tontorrera heltzeko.



Alex Txikon
pozik dago: Behe Kanpalekuan daroaguan asteotan, orain arte ateratako ondorioak balekoak dira. Egia da Everesteko azken urte bi honeetan be holan izan zala, eta beraz, gauzak aldatu eta subertea gehiago landu beharra daukagula. 7.000 metrotatik hur gagoz, eta soka eta baliabide nahikoa daukaguz martiaren amaiera arte negua amaitu orduko tontorrera heltzeko. Beraz, orain arteko antolakuntza eta logistikea nahiko ona izan da, eta mendiko lanari jagokonez, oso pozik gagoz, jakitun gara sakrifizio eta lan handia egin dogula, ez baita bape erraza egun bitan Bigarren Kanpalekura artte ekipetea. Bide barri bat zabaltzea talde lanaren erakusgarri da. Bitartean, bidelagun bik bidea itxi eta Skardura itzuli behar izan dira, hain zuzen be, Marek eta Waldelmar.

Eguraldi oso onagaz abiatu gara Behe Kanpaleku aurreraturantz baina egunak aurrera egin ahala baldintzak dezente aldatu eta haizeak gogor joten eban. Baragarri igaro genduan gaua. Felix, Ignacio, Pavel, Marek eta Waldelmar, bitartean, Behe Kanpalekuan gelditu ziran, aurrerago, erreleboa hartzeko. Beraz, ni Alex gehi gu nepaliarrok Lehen Kanpalekura abiatu ginan 6.100 metrotara.

Hemendik aurrera, nepaliarrei emoten deutset berbea: Ez ginan oso goiz atera eta abiatu baino bi ordu lehenago, Alex prest egoanez, ura berotu euskun gosarirako. Sakuko kremallerea apurtu jakon eta ezin izan eban lorik egin hotzagaitik. Baekian Pasang eta Cheppalen sakuak libre egozala eurak Behe Kanpalekutik etozalako, baina galdetu geuntsanean zergaitik ez zituan hartu, ez ebala molestau gura esan euskun, jakin baekialako saku biren barruan sartzen garela. Beraz, gaua osoa izarrik emon eban.

Pisu handiagaz eskaletan hasi ginan, 25 kilo ingurugaz, hain zuzen be, eta Alexek besteok baino soka bobina bat gehiago eroan eban. Guretzako korean rope izeneko 200 metroko bobina bakotxak 6 kilo pisua dauka eta Alexek ekarten dituan 200 metrokoek 8 eta 10 kilo arteko pisua dabe. Gitxi falta jakun Lehen Kanpalekura heltzeko, 6.100 metro ingurura.

Hortxe da geure laguna danok jagon eta lasaitzeko, berak entzun egiten deusku, eta entzundakoaren arabera hartzen ditu erabagiak eta horixe guretzako ezinbestekoa da, kontuan hartzen gaitualako espedizinoan zehar.

Lehen Kanpalekura heldu gara. Hotz handia dago eta hainbat babes jarri behar ditugu ez baitago toki nahikorik. Ordu bi baino gehiago emon ditugu izotzari emon eta emon eta beste behin be, harritu egin gaitu Alexek, izan be, dendarik txarrenera joan da, eguzkiak gitxien joten dauenera eta deserosoenera. Litro bateko naranjazko tang dalakoa dauka eta jakin badaki asko gustetan jakula, beraz, guk edan daigun emoten deusku; ikaragarria da zelan dakien zenbat jan eta edaten dogun bakotxak. Beti dago besteakan pentsetan eta bera beti da azkena jaten eta edaten, besteok ez gaitezan gitxigaz gelditu. Egia esan, ez jaku sekula holakorik pasau eta hemen bagagoz horrexegaitik da, berak gugan sinisten dauelako eta guk beragan.

Gau gogorra izan da eta Alexentat zer esanik ez, badakizue zein sakugaz lo egin dauen? Nepaletik gentozenean, autobusean agertu zan bategaz, Behe Kanpalekuan udan horregaz hotza pasauko eban saku horreetako bategaz, eta ez eban txintik be esan, halan da be, nigana hurreratzen zala sentidu neban! kar kar. Gaua oso oso hotza izan zan, gitxienez 40 gradu zero azpitik geunkazan. Halan da be, haizeak ez ebanez joten, Alexi ate biak zabalik lo egitea gustetan jako bestela goizean dana bustita egoten dala esaten dauelako, eta esan deutsagu: Alex horretarako egin eizu lo kanpoan, ia gauza bera da-eta! kar, kar.

Kontuak kontu, hurrengo goizean, lehena baita esnatzen, ura berotzen ipinten dau dendako danontzako eta berba egiten hasten da, beti dauka idearen bat komnpartiduteko. Boston artean, Bigarren Kanpalekura heldu gara lepoan pisu asko daroagula; Lehen eta Bigarren Kanpalekuaren arteko bidean ibili ginanean, bide barria edegi ala ez eztabaidan, zaharragaz konponduko ginateke baina Alexek ezetz esaten deusku, hainbat eta hainbat istripu jazoten baitira gauzak arin egin nahiagaitik eta soka zaharretan konfidantza larregi jarteagatik.

Bigarren Kanpalekura heldu eta handik Behe Kanpalekurantz egin dogu, oso arin, ganera. Behe Kanpaleku aurreratuan izotz jausi txiki bat igaro behar da, ez da Everesteko Khumbu lakoa baina kontu handiz zeharkatu behar da.

Honakoa izan da K2 mendiko geure lehen urteera luze eta gogorra, eta oso pozik gagoz emoitzeagaz, ezin gara gustorago sentidu inguru honeetan eta talde honegaz. Guri Everesten Alexekin baino hiru aldiz gehiago ordaintzen deuskue, baina behin Alexek esan zigun ezagutu gintuanean, guri zeozer pasau ezkero, geure familiez arduratuko zala eta horrek ez dau parekorik. Horrexegaitik eta askoz gehiagogaitik gagoz hemen, beragaz.Ia tontorrera hektzen garen aurten. Guk ez dogu igluetan lo egiten, bildurra emoten deusku ea jausiko ete dira... Alexek beti esaten deusku hotzaren eta haizearen kontra oso onak dirala baina, baina, momentuz, ez gara ausartzen...

Besarkada handi bat Nuri, Walung, Pasang, Cheppal eta Gelsem sharpen partez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu