Arabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 9an hasiko da

Bizkaie! 2019-02-04 08:51   Bertsolaritzea

Hiru final lauren, finalaurreko bi eta finala izango ditu 2019ko edizinoak.

Zalduondoko Lazarraga Jauregian egindako aurkezpena (argazkia: Arabako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Araian ekingo deutsie 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketeari, zezeilaren 9an. Handik hur, Zalduondon, egin dabe aurkezpena, herrialdeko bertsolaritzearen ordezkari ugari bertan dirala. Herrian bizi diran hiru lagunek egin dabe aurkezpena, Oihane Perea bertsolariak, Bernardo Atxaga idazleak eta Oier Suarez Arabako Bertsozale Alkarteko Sustapen arduradunak.

Txapelketearen hasierako testua irakurri dau Oihane Perea 2017ko txapeldunak. Ondoren, Bernardo Atxagak hartu dau berbea, eta araba-zozoari omen eginez Arabako euskerea eta euskalduntze bidea txalotu dau. Azkenik, Oier Suarezek emon ditu txapelketeari buruzko argibideak.

Txapelketea final laurenetako fasean hasiko da, 18 bertsolarigaz. Hiru saio egingo dira, lehenengoa Araian, zapatuan, ondoren Zigoitian eta Aramaion. Finalaurretara, barriz, 12 bertsolari helduko dira, eta saio bitan (Legutio eta Dulantzin) erabagiko da Gasteizko finalean kantauko dauen taldea; martiaren 30ean izango da azken saio hori, Principal Antzokian.

Antolatzaileen arabera, txapelketa honek Arabako bertsogintzearen bidea goraipatu nahi dau, eregitako zubiek eta urteetan pausuz pausu eginiko lanaren garrantzia nabarmenduko dabe. Saioen barri, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu