Garak 3 miloe euro ordaindu beharko ditu Eginen zorragaitik

Bizkaie! 2019-01-31 08:30   Kulturea

Egunkariak jasotako zartakoa espoliazinoa izan dala esan dau Garako zuzendaritzeak.

Garak 20 urte bete dituan egunean, Iñaki Soto zuzendariak prentsaurrekoa emon dau, Eginen zorra kitatzeko, Gizarte Segurantzeagaz lortutako aurreakordioa iragarteko.

Barriro be, zartako gogorra jaso dabela esan dau Garako zuzendariak, eta lasaitasunez egin beharko deutsela aurre egoereari. Horretarako, erakundeei eta euskal gizarteari babesa eskatu deutse.

Baltasar Garzon epaileak orain 21 urte agindu eban Egin zarratzea, eta bost urte geroago, Gararen esku itxi eban aitatutako egunkariak Gizarte Segurantzeagaz eban zorra kitatzea, enpresen arteko ondorengotza ideologikoa nabarmenduz.

2009an, Auzitegi Gorenak legez kontrakotzat jo eban egunkari hori zarratzea baina zorra hor geratu zan.

Espainiako justiziak legez kanpo zarratu eban egunkaria, Egineko arduradunak kartzelaratu egin zituen, euren ondarea suntsitu eta geugana etortea erabagi eban azkenik. Milaka lagunen ekarpenari esker, egunkari barri bat sortzeko kapitala lortu, talde barri bat eregi eta proiektu barri bat abiatu genduan. Halan da be, enpresen arteko ondorengotzea ezarri euskuen, eta, ondorioz, zorrari aurre egin behar izango deutsagu, adierazo dau Sotok. Sei hilean behin miloe erdiko ordainketak egiten behartu gaitue eta horrek esan gura dau hiru miloetik gorako zorra ordaindu beharko dogula. Urte osoan gure langileek jasoten dituen ordainsarien zenbatekoa gainditzen dau zorrak, salatu dau.

Kontuak kontu, Gararen zuzendaritzeak eskerrak emon deutsee prozesuan lagundu daben erakundeei eta herritarrei: eztabaida publikoan eragina izaten jarraitzeko asmoa dogu, persona kritikoak nahi ditugu. Hori dala eta, erakunde, alderdi eta gizarte zibilagaz alkarrizketa aro bat zabalduko duou.


Ondietorria GARAren bisorera

Hemen GARA papelezkoaren edizinoak irakurri zeinkez, gaurkoa be bai.

Oraingoz 2013ko zemendiaren 12tik aurrerako edizinoak dagoz eskuragarri, baina pixkanaka lehenagokoak be jarriko ditugu.

Hemeroteka atalean bilaketak egin zeinkez. Albistea ordaintzekoa bada, harpidetza bat izan beharko dozu irakurri ahal izateko, bai eta sekzinoz sekzino nabegetako be. Zoom be egin ahal izango dozu orrialdeetan edo albiste hori web formatuan irakurri.

Nahiago badozu, artikulua, orrialdea, sekzinoa eta edizino osoa PDF formatuan behera kargau zeinkez, eta laster EPUB formatuan bere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu