Eneko Atxak Sukaldari Onenaren Saria jaso dau Madrilen

Bizkaie! 2019-01-30 07:59   Jan edanak

Eneko Atxak Sukaldari Onenaren Saria jaso dau Madrid Fusion 2019 Jaialdian.

Eneko Atxak Sukaldari Onenaren Saria jaso dau Madrid Fusion 2019 Jaialdian. 


Txakolinaren izarrak: afaria 6 eskutara eta txakolina protagonista


Txakolinaren izarrak izenpean, Diego Guerrero (DSTAgE), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Eneko Atxa (Azurmendi) euskal chefek 6 eskutara eginiko afari bat eskaini dabe Madrilgo DSTAgE jatetxean, eta txakolina izan da protagonista.

Bariedade autoktono honen modernotasuna, ahogozo orekatua, aroma garbiak, fruta-ukituak, Kantauriko haizea eta paisajearen berdea izan dira abangoardiako hiru chef honeen inspirazino-iturria, aukera errepetiduezin baterako menu ezin bereziago bat sortzeko.

Hainbat mahats muetagaz egindako zazpi txakolin, hiru jatorri-deituratakoak (Getaria - Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), horra hor sukaldaritzako esperientzia honetarako hautatu diran edariak. Guztiek ala guztiek agirian itxi dabe zergaitik lortu dauen txakolinak ardao zuri onenen sailkapenaren goiko postuetara igotea, munduko mahairik zorrotzenetan be izan dauelako erantzun ona kalidade bikainari esker.

Txakolinaren izarren afaria Eusko Jaurlaritzearen promozino-ekimena da, eta Basque Culinary Centerren eta Mugaritz, Azurmendi eta DSTAgE jatetxeen babesa izan dau.

Afarian, honako hau adierazo dau Diego Guerrero (DSTAgE) anfitrioiak: DSTAgEko talde guztiarentzat eta niretzat egun berezia da gaurkoa, arrazoi birengaitik. Lehenik eta behin, urte batzuk Madrilen daroadazan euskaldun legez, beti dalako hunkigarria gure lurreko produktuakaz lan egitea eta, bigarrenik, profesional legez, ohorea dalako DSTAgErentzat afari honetako anfitrioi izatea, miresten, errespetetan eta, beste ezeren gainetik, maitatzen ditugun erreferente bi eta lagunen eskutik.

Andoni Luis Adurizek (Mugaritz) honako hau gaineratu dau: Jaten edo edaten dogunean, gatxa da ahaztea, mantenugaiak eskuratzeaz edo gure zentzumenak elikatzeaz gan, produktuan alkarregaz bizi diran lurraldea, kulturea eta balioak be barruratzen ditugula, eta horreek dira nor garen eta nondik gatozen galderen benetako adierazleak. Garraztasun eta gustotik harago, txakolina etxearen ikur bihurtzen da. Gure paisajeak hemen, Madrilen, Euskadiko eta nazinoarteko sukaldaritzearen adibide bikain bi diran Eneko eta Diegogaz konpartidutea etxean bertan egotea da.

Eneko Atxak (Azurmendi), bestalde, honako hau esan dau: Lana, dedikazinoa, konpromisoa, denporearen interpretazinoa, ezagutzearen transmisinoa, antxinakoa eta garaikidea, espazioa eta denporea, naturearen emaginen lana, entzun eta ulertu eta, gero, eraldatu eta emoteko... Gure historia trago batean! Andoni, Diego eta ganerakoak, zorionekoak gu, txakolinaren erritmoan jantzan egiten dogunok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu