Bertsoz beteko da Bilboko Erronda kalea

Bizkaie! 2019-01-29 12:50   Bertsolaritzea

Gaur, martitzena, hasiko da 2019ko Bertso Erronda.

Igazko finalean Saloon erara apaindu eben oholtzea (Argazkia: Adaxka Kultura Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Alde Zaharrean, Erronda kaleko tabernek urtero antolatzen dabe bertsolari gazteen sariketea, Bertso Erronda izenekoa. Aurtengo edizinoa gaur, martitzena, hasiko da, Adaxka tabernan. Izan be, saio bakotxa kale haretako taberna edo gune kultural baten jokatuko da. Danetara, lau kanporaketa eta finala, 24 bertsolari nor baino nor.

Sei bertsolarik hartuko dabe parte kanporaketa bakotxean. Onenak pasauko dira Zazpi Katu Gaztetxeko finalera. Giro umoretsuan egiten dira saioak, publikoagandik hur. Era horretara, Erronda kaleari bizitasuna emon nahi deutsie, eta hango tabernetako giro bereziaren barri emon.

Lehenengo kanporaketea, Adaxka tabernakoa, gaur 19:30ean hasiko da. Maddalen Ruesgas, Ander Anakabe, Urko Arregi, Paule Loizaga, Igor Galartza eta Nahia Ibarzabal egongo dira oholtzan. Martitzenero saio bat egongo da. Holan, hurrengoa zezeilaren 5ean izango da, Errondabiden. Hil horren 12an, La Villa tabernan kantauko dabe bertsolariek, eta, 19an, Bira gunean. Kanporaketa guztiak 19:30ean izango dira.

Finala zezeilaren 28an, eguena, jokatuko da, Zazpi Katu Gaztetxean. Igaz leku berean izan zan azken saioa, eta Urko Arregik irabazi eban. Aurtengo egitaraua, hemen behean:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu