Egun bitan, 2. Kanpalekua, 6.700 metroan

Bizkaie! 2019-01-29 08:18   Euskaldunak munduan

Harro nago taldeak egin dauen lanaz.

Pozarren dago espedizinoa, eguraldiak be lagundu egin deutse eta tontorra gero eta hurrago dago. Alex Txikonen esanetan, harro nago taldeak egin dauen lanaz, bide barria hartu dogu eta 1. Kanpalekura arte 1.100 metro sokeagaz ekipau ostean, beste 1.200 eroan doguz II. Kanpalekura. Eguraldi ona sano lagungarria egin jeku, haize boladak etenik bakoak izan badira be eta oraindino sinistu ezinik gagoz egindakoaz.

Era berean, Waldelmar Kowalewski poloniarrari besarkada berezia emon gura deutsat, izan be, ezkerreko klabikulan izotz plaka txiki edo harriren bategaz kolpea hartu eta astiro-astiro egin dau beherantz, Behe Kanpalekutik abiatutako lagunen bila; ondo dago baina etxerako bidea hartuko dau zauriak eta kolpeak behar dan moduan osatzeko.

Ganerakoan, egunotan Behe Kanpalekuan deskantsuan egon diran lagunek txandea hartuko deuskue altueran beharrean ibili garen Nuri, Wallung, Cheppal, Gelsen, Pasang eta neuri.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu