5.300 metrotik gora

Bizkaie! 2019-01-28 08:25   Euskaldunak munduan

Abruzzos beti izango dogu hor, baina bide gitxiago edegita dituan bestaldea aztertu nahiko neuke lehenago.

Alex Txikonen esanetan, Behe Kanpaleku aurreratuan gagoz dagoeneko 5.300 metrora! K2 mendiaren ekialdeko arpegia esploretan ibili gara, baina oraindino lan dezente egin beharko dogu erabagi bat hartu ahal izateko. Datozen egunotan jarraituko dogu barriketan.

Bien bitartean, behin eta barriro Behe Kanpaleku aurreraturantz abiatuko gara materiala eroateko asmoz eta bertatik, K2 mendiko hormarik ezezagunenetako bat esploretan abiatuko gara, zein eta ekialdeko aupegia. Oraindino ez daukat argi zein ibilbide jarraituko dogun tontorrera igoteko; Abruzzos beti izango dogu hor, baina bide gitxiago edegita dituan bestaldea aztertu nahiko neuke lehenago, zer eskaintzen deuskun jakin ahal izateko. Besarkada handi bat eta mila esker egunean egun hor izateagaitik geugaz batera!

Beste alde batetik, maite ditut Pakistango bazterrak eta maite dot hemengo jentea. Hainbat eta hainbat urte daroadaz hona etorten eta oso maitatua sentidu izan naz beti. Kulturea ezbardina da oso, baina, aldi berean, berezia. Urte askoan itzuli ahal izatea espero dot!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu