Azken egunak Harrapazank programan parte hartzeko
2019-01-23 11:21 Kulturea12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskerea sustatzea da helburua.
Aurten, Harrapazank programan, ondoko lantegiak eskainiko dira: fantasiazko makilaia, irratigintzea, Henna tatuaia, ikusizko zientzia, erropea norberarentzat moldatzea (customizing), grafitia, antzerkia, marrazkigintzea, Smartphonegaz argazkiak ateratzen ikastea, Dj, diseinua, Beatbox, popping jantzea, zirkua, irristaketa artistikoa, kantua eta bideojokoen tailerra.
Horrezaz gan, Harrapazank Eszenaren beste aldi bat eskainiko da, sormena eta talentua ezagutzeko lehiaketa bat, gazteentzat, eurek antzerkirako, jantzarako, musikarako, bakarrizketetarako, txisteak kontetako eta beste hainbat gauzatarako trebetasunak erakutsi deiezan.
Ikusi eta Ikasi, barriz, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta 31 ikuskizun eta 44 tailer eskaintzen ditu, doban, Bilboko 15 auzoetan zehar, zezeilean hasi eta maiatzera arte. Sartzea doban da, salbu eta aldez aurretik izena emon beharra daben tailerretan: Contact-Kids, Euskal Artistak Txiki erritmo, Panpinak Jostea eta Zientzia. Izena emoteko epea urtarrilaren 14an hasi eta 27an amaituko da. www.ikusietaikasi.eus web orrian eman behar da izena.
Harrapazank-en parte hartzeko be izena emon behar da, eta, ganera, tailerra egiten hasten dan egunean legezko tutorearen baimena aurkeztu beharko da. Agiri hori izena emoteko inprimakian dago, eta www.harrapazank.eus web orrian be bai.
Hasi da epea izena emoteko gaztetxuentzako Harrapazank programarako eta umeentzako Ikusi eta Ikasi programearen barruan egiten diran tailerretarako. Aurten be, Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik eskainiko dira.
Harrapazank
Aurten hamalaugarren aldia izango dau. Euren talentua eta sormena erakutsi nahi daben 8 eta 18 urte bitarteko gazteek urtarrilaren 31ra arteko epea dabe www.harrapazank.eus orrian izena emoteko. Horretarako, fitxea bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dabe.
1.- Harrapazank Tailerrak. Hogei tailer dira, zaletasunetan eta sormenean sakondu nahi daben 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Barrutietako Udaltegietan izango dira, zezeiletik martira. Plazak mugatuak dira.
2.- Gamer Gelea. Bideojokoen tailerrak dira, maiatzean egiteko, eta ordu eta erdi iraungo dabe. Euskeraz, Euskerearen Etxean eta Ibaiondo, Begoña, Rekalde eta Basurtoko udaltegietan izango dira. Kategoria bi dagoz: junior (12 eta 15 urte bitartekoentzat) eta senior (15 eta 18 urte bitartekoentzat). Plazak mugatuak dira.
3.- Harrapazank Eeszena. Talentua erakusteko lehiaketea da, bakotxak arterako dituan trebetasunak erakusteko. Kategoria bi izango ditu: Harrapazank Junior (12 eta 15 urte bitartekoentzat) eta Harrapazank Senior (15 eta 18 urte bitartekoentzat), eta nork bere talentua erakutsiko dau.
Lehiaketan parte hartu aurretik, entseguak egingo ditue irakasle profesionalakaz, eta eurek lagunduko deutse arterako dauzkaten dohainak hobetzen.
Kastina gaindituta masterclass batean parte hartu eta finalera pasauko dira. Kastina gainditu ez dabenek, barriz, hobetzeko tailer batean parte hartuko dabe.
Kastinaren ondoren, kategoria bakotxeko 10 talde aukeratuko dira. Talde horreek azken galetan parte hartuko dabe euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan, bagilean. Gala horreetan, irabazleak aukeratuko dira eta 500 euroko bina sari emongo dira kategoria eta gala bakotxean.
Programotan parte hartzeko izena emon behar da www.harrapazank.eus web-orrian. Epea urtarrilaren 31n amaituko da. Plazak mugatuak dira eta, hortaz, zotz eginez banatuko dira eskaria egin dabenen artean. Zozketea zezeilaren 1ean egingo da, eta emoitzea mezu elektronikoaren bidez jakinarazoko jake partaide guztiei, zezeilaren 7etik 15era bitartean. Aldiz, Harrapazank Eszenan, izena emon daben guztiek parte hartuko dabe.
Igaz 1.236 gaztek parte hartu eben Harrapazank programetan, eta 1.527 gaztek emon eben izena.
Ikusi eta Ikasi
Programa hau 4 eta 8 urte bitarteko gaztetxuentzat da, eta, aurten 15. aldia izango dau. Ikusi eta ikasi ekimenaren helburua da ondo pasau eta euskeeraren erabilerea bultzatzea ume bilbotarren artean, euren aisialdian erabili deien modu dibertigarrian, kulturearen bidez hezkuntzea sustatuz eta kalidadezko programazinoa eskainiz.
Bilboko 15 auzotan egiten da, zezeiletik maiatzera, guztiz doban, eta arlo bateko eta besteko 75 jarduera eskainiko dira, tailer formatuan egiteko edo antzerki, jantza, magia, zeinu-hizkuntza, ipuin-kontaketa, zirku edo musikazko ikuskizun moduan.
Ikuskizunetarako sarrerea librea da, aretoko plazak bete artekoa, baina, parte hartzeko, ezinbestekoa da izena emotea aldez aurretik, helbide honetan dagoan inprimakiaren bidez: www.ikusietaikasi.eus. Epea urtarrilaren 27an amaituko da. Plazak mugatuak dira eta, hortaz, zotz eginez banatuko dira eskaria egin dabenen artean, urtarrilaren 28an. Tailer eta ikuskizun guztiak euskeraz egingo dira.
Iaz, Ikusi eta Ikasi programek Bilboko 5.000 ikusle baino gehiago batu zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!