'Neguan Behe Kanpaleku batean igarotako gaurik onena izan da'
2019-01-22 09:21 Euskaldunak munduanIgluaren barruan zeropeko 5 gradu egozan, kanpoan 26 azpitiik.
Janaria egiten dogun dendan 13 gradu zero azpiko tenperaturea egoan, eta lo egiteko erabilten ditugun dendetan, 26 gradu zero azpitik. Igluaren barruan, barriz, 5 gradu zero azpiko tenperatura izan dogu eta esan neike neguan egindako zortzi espedizinoetatik, Behe Kanpaleku batean igarotako gaurik onena izan da, igluak eskainitako deskantsuari esker. Jantokitik iglura bidean atzamarrak izoztu, eskuak gogortu egiten dira eta haizeak aurrez joten dau. Behe Kanpalekuan eregitako igluetan sartzean, ostera, haizearen oihartzun gogorra desagertu eta isiltasuna nagusitzen da.
Goizean goiz, erropea eta lo sakuak siku egon dira eta ez da antzigarraren arrastorik igarri. 20 cm-ko paretetatik argia igaro da eta momentu ikaragarriak bizi izan ditugu. Zalantzarik gabe, aurrerapenik azpimarragarrienetako bat, oxigeno sentsazinoa izan da, saturazinoa askosaz handiagoa baita igluaren barrualdean, kanpoaldean baino. Hortaz, deskantsuan be igarri dugu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!