Zer da influentzien marketina eta ze eragin dauka gure gizartean? InfluenZER?

Bizkaie! 2019-01-21 09:40   Kulturea

Galdereari erantzuna emoteko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu dau TaPuntuk.

Datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, influentzien marketinaren gaia landuko dauen jardunaldia antolatu dau TaPuntu Kooperatibeak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, komunikazinoan eta sare sozialen inguruan lan egiten daben profesionalak batuko dira berbaldiak emon eta bertaratzen diranen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardurea dabenei, zein gaian interesa dauen edonorri zuzendurik, influentzien marketinean beharrezkoak diran oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.

- Hizlariak

Zati nagusi bi izango ditu jardunaldiak; hizlariak eta mahai-ingurua. Persona bien hitzaldiek osotuko dabe saioaren lehen zatia, arratsaldeko 19:30ak arte. Hasteko Sorland enpresatik Ioar Oteizak influentzien marketina zehaztu eta oinarriak plazaratuko ditu, eta Burutuko Josu Bergaragaz markek influenzerrakaz egiten dituen lanketak ikusiko ditugu, estrategia horreen gakoak ikasiaz.


- Mahai-ingurua

Bost kasu erreal aztertuko dira testigantza bitartez eta modu praktikoan, euren esperientziaz ikasteko helburuz. Azken zati hau arratsaldeko 20:30ak arte izango da eta Laura Chamorro (San Sebastian Moda Festival), Nerea Arriola (SuperTxope youtuberra), Egoitz Txurruka (irrati esataria), Nerea Alias (telebista aurkezlea) eta Beñat Iraola (Zatzaizkit markako arduraduna) izango dira barriketan bertan, euren lan egiteko eraz, eta influentzien marketinagaz izan edo daben esperientziaz berba egingo deuskuelarik.


- Izena emotea

Bertaratzeko interesdunek izena www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez emon beharko dabe. Parte-hartzea dobakoa izango da eta interesa dauen edozeinentzako zabalik dago. Jardunaldia egingo dan aretoaren espazio mugakaitik, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Beraz, TaPuntuko kideek saio honetan parte hartzeko interesa daben guztiak ahalik eta azkarren izena emon deiela adierazo dabe.


TaPuntu Kooperatibea

TaPuntu kooperatibea marketin digitala, formazinoa, diseinu grafikoa eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituan enpresa gaztea da. Gure metodologiak bezeroen online nortasuna modu integralean lantzen dau, horretarako beharrezkoak diran ekintzak gauzatuz. Kooperatibeari buruzko informazino gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: TaPuntu.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu