Euskal ordezkariak Kubako 'Askatzaileak/Emantzipatzaileak' mintegian
2019-01-21 07:55 KultureaXIII. edizinoa urtarrilaren 22tik 25era egingo da La Habanan.
Paradigma emantzipatzaileak/askatzaileak hausnarketarako, sakontzeko eta artikulazinorako gunea da, konpromiso sozial eta politikoa daben danona. Aitatutako mintegia, Galfisa taldeak atondu dau eta Abya Yalako beste hainbat kolektiboen bultzadaz egiten da. XIII. edizinoa urtarrilaren 22tik 25era egingo da La Habanan.
Joxemi Zumalabe Fundazinoak - Bizilur alkarteagaz lankidetzan - bultzatutako Murtxikatuz izeneko prozesuan sartutako Euskal Herriko eragile sozial batzuk Abya Yala-ko (Latinamerika) zein munduko beste eragile sozial eta aktibistakaz batera gai anitzei buruz hausnartu, eztabaidatu eta sinergiak bilatzeko aukerak izango ditue La Habanan egingo dan nazinoarteko mintegian.
Bertan egindako harremanak, ikasi, ikusi eta bizi izandakoagaz, Topaketa Internazionalistea antolatuko dabe datorren udagoienean Euskal Herrian, formakuntza politikorako prozesuetan sakontzeko eta hobetzeko helburagaz.
Topaketa Internazionalistak ipar-orratz izanda, honako helburuakaz abiatuko da euskal ordezkaritzea Kubara: Abya Yalaren herri mobimentua ezagutu eta eurekandik ikasi; Euskal Herrian Herri Mobimentuek formakuntza politikoan ditugun korapiloak askatzeko beste errealidadeko baliabideak, tresnak eta gogoetak ezagutu eta erabili; Murtxikatuz taldearen dinamikea indartu eragile internazionalak gonbidatuz; 2019an, Euskal Herrian egingo ditugun Topaketa internazionalistarako kontaktuak egin; Bertan ikasitako guztia Euskal Herrian sozializau; bakotxaren kolektiboak indartu eta formazio prozesuak birpentsau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!