Alex Txikonek Waldelmar Kowalewski poloniarra izango dau sokalagun
2019-01-18 12:18 Euskaldunak munduanTrabeska egin dabe trekkinga Baltoroko Glaziarretik, eurekaz doazen 46 zamalanek asko eskertu daben aldaketea,
Bizkaitarra eta bere taldea K2 mendiaren, munduko bigarren mendirik altuenaren, Behe Kanpalekuan dagoz, itsasoaren mailea ardatz hartuta, 5.000 metrora.
Ganera, Waldelmar Kowalewski poloniarra be, taldeko beste poloniar biekaz batera ibiliko da Alex Txikonen taldean, bidelagun.
Askolen egindako azken prestaketak gauzatu eta Baltistango enbajadoreagaz batu ondoren, Alex Txikon alpinistea eta bere taldeak K2 mendiko Behe Kanpalekurainoko ibilbideari ekin eutsien. Ganera, trabeska egin dabe trekkinga Baltoroko Glaziarretik, eurekaz doazen 46 zamalanek asko eskertu daben aldaketea, hain zuzen be.
Hamairu eta 19 kilometro inguruko etapen ostean, Trango Torreak edota Payu Peak inguru magikoez gozau ahal izan dabe eta izoztutako errekearen gainetik ibili ahal izateak parekorik ez dauela azaldu dau Txikonek. Bestalde, ibilbidean Khobursetik (3.840 m), Urdukasetik (4.055 m) edota Gore II-tik igaroz (4.285 m), Concordiara heldu arte (4.595 m) eta horren berezia dan Baltoro glaziarra gurutzatu dabe Behe Kanpalekura heldu arte. Giro onean eta alkarri lagunduz egin dabe lehen helburua dan K2ko Behe kanpalekurainoko bidea.
Ganera, sokalagun barria izango dabe taldean, Waldelmar Kowalewski poloniarra, hain zuzen be, taldeko beste poloniar biekaz batera ibiliko dana Alex Txikonen taldean. Hemendik aurrera, hurrengo hilebeteetarako behe kanpalekua guztiz hornidu, pixka bat goraxeago kokatuko daben kanpalekua aurreratua hornidu eta igluak egiten saiatuko dira, edurrak aukerea emoten badeutse.
Kontuak kontu, mendi lana hasten da hemendik aurrera. Lehen helburua beteta, hurrengoari ekiteko prest.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!