Taldekako Txapelketea egongo da aurten Bizkaian

Bizkaie! 2019-01-10 13:27   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 21era arteko epea dago izena emoteko.

Markina-Xemeingo bertsolariak oholtzan, 2017ko edizinoan (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bigarrenez antolatu dau Taldekako Txapelketea 2019an, hurrengo hileotan bakarkako txapelketa handirik ez dagoala aprobetxauta. Orain dala urte biko edizinoan giro bikaina, bertsolari barriak ikusteko aukerea eta publiko zabala egon zirala kontuan hartuta, Alkarteak bigarren edizinoari ekitea erabagi dau.

Izenak berak dinoan legez, taldeka lehiatzen dira bertsolariak, bakarka barik. Bizkaiko lagun taldeek, bertso eskolek, herriek, eskualdeek eta abar parte hartu leikie. Normalean, plazan sarri ibilten diran bertsolariak, lehenengo pausuak egiten hasi diranak zein plazatik kanpo dabizanak egoten dira era honetako txapelketetan.

Giroa bakarkakoetan baino informalagoa da, hurrekoagoa, eta normalean animetan ez dan jentea erakarten dau horrek. Ganera, taldean abestearen babesa daukie oholtzara ohituta ez dagozanek. Taldekako Txapelketearen helburu nagusia Bizkaiko bertsogintzearen oinarria sendotzea da, eskualdeen eta bertso eskolen arteko alkargune ludikoa sortzeaz gan.

Izena emon nahi daben taldeek urtarrilaren 21era arteko epea dabe. Informazino gehiagorako edo izena emoteko, bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 94 681 27 11 telefonora deitu leiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu