Neguko bertso barnetegia, zezeilaren 15etik 17ra

Bizkaie! 2019-01-09 08:05   Bertsolaritzea

Izena emoteko epea zabalik dago.

2018ko neguko barnetegiko parte-hartzaileak (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak urteroko neguko bertso barnetegia antolatu dau gazteentzat. Aurten, zezeilaren 15etik 17ra arteko asteburuan egingo dabe, Ajangizeko Lurraska etxean. Bizkaiko bertso eskoletan dabizan gazteen arteko hartu-emonak sendotzea da helburua. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek emon leikie izena.

Bariku arratsaldean hasita, hainbat jardueratan hartu ahal izango dabe parte gazteek, domeka eguerdira arte. Bertsotan egiteko ez eze, bestelako jolas eta ibilaldi batzuetarako astia be eukiko dabe, begiraleen gidaritzapean. Ondo pasetea eta alkar ezagutzea izango dira ekintza guztien ardatza.

Interesa dabenek urtarrilaren 25era arte emon leikie izena helbide honetan edo 94 681 27 11 telefono zenbakian. Parte-hartzaile bakotxak 40 euro pagau beharko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa