Eragin Linguistikoaren Ebaluazinorako laguntzinoa jasoko dabe Izurtzak eta Bakiok

Bizkaie! 2019-01-08 08:31   Euskerea berbagai

UEMAk 4.732 euro emongo deutsez udal biei.

Olatua Bakion; atzean, Gaztelugatxe | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, UEMAk, 2015etik emoten ditu diru-laguntzinoak, udalek Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa egin deien. Prozesu horren bidez, herri bakotxeko egitasmo zehatzek ze eragin linguistiko izango daben aurreikusten da. Mankomunidadeko udalerriak euskerearen arnasguneak dira, baina proiektu batzuek (urbanistikoek, esaterako), euskerearen ezagutzan edo erabileran eragin leikie, eta horri aurre hartu nahi deutso UEMAk.

2018an, udal bik eskatu dabe ebaluzinoa egiteko diru-laguntzinoa, eta UEMAk plazaratutako ebazpenean jakin eragin dauenez, bien eskariak onartu ditue. Holan, Izurtzako Udalak 2.554 euro jasoko ditu, eta Bakioko Udalak, 2.178 euro.

Kasu bietan, Uri Antolamendurako Plan Orokorrak izango leuken eragin linguistikoa aztertzeko egingo dabe ebaluazinoa. Behar izan ezkero, neurri zuzentzaileak adostu eta ezarriko ditue. UEMAren ebazpena, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu