Irakaslea behar dabe Boiseko Ikastolan
2019-01-03 13:45 Euskaldunak munduanUrtarrilaren 31ra arte aurkeztu leitekez hautagaiak.

Boisen, Estadu Batuetako Idaho estaduko uriburuan, ume txikientzako ikastolea daukie, hango euskal-amerikarren seme-alabek zein interesa dabenek euskal giroan hazi daitezan. Hurrengo ikasturterako irakaslea behar dabenez, deialdia zabaldu dabe mundu zabalean.
Euskal Kultura atariak jakitera emon dauenez, 3 eta 5 urte bitarteko umeen ikasgelarako behar dabe irakasle barria, hurrengo ikasturtean (2019-2020) hasteko, abuztuan. Euskeraz ondo jakitea ezinbestekoa da, eta ingelesez pixka bat jakitea be eskatu dabe. Ikasketei jagokenez, umeen hezkuntzan unibersidadeko gradua eukitea eskatuko deutsie hautagaiei, eta antzeko beharretan urte biko esperientzia gitxienez.
Boiseko Ikastolan irakasle postu hori beteteko asmoa dabenek, gutuna bialdu beharko dabe, ingelesez, kurrikulumagaz eta erreferentziakaz batera. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra artekoa da. Baldintza zehatzak hemen.
Argibide gehiagorako, Boiseko Euskal Museora jo behar da, posta elektronikoz zein telefonoz (+1 208 343 4234).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!