Bederatzi formakuntza tailer atondu ditue 2019rako BilbaoMusikan
2019-01-03 09:54 MusikeaMatrikulea zabalik dago plazak bete arte. Izena emon hemen edo posta elektroniko honetan: amaiabilbao@bilbaomusika.eus.
Gai ezbardinen inguruko bederatzi formakuntza tailer izango dira, besteak beste, irakaslei, musika taldeetako zuzendariei, musika eskolako eta konserbatorioko ikaslei, instrumentista eta abeslari amateur zein profesionalei zuzendutakoak.
Urtarrilaren 14tik maiatzaren 13ra la Galeran (Sorkunde, 8) egingo diran tailer horreen prezioa 25 eta 60 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera. Matrikulea zabalik dago eta holan jarraituko dau plazak bete arte.
Josu Elberdin (www.elberdin.com) urtarrilaren 14an eta 28an eta zezeilaren 18an Koru zuzendaritza ikastaro bat eskainiko dau, koru zuzendariei eta Musika hezkuntzan dabizen profesionalei zuzendutakoa. Aleix Tobiasek (www.coetusiberica.com) herri-musikearen arloko ikasleei eta perkusionistei, Iberiar peninsulako perkusino-instrumentu tradizionalak jakinarazoko ditu urtarrilaren 25, 26 eta 27an.
Era berean, Alvaro Garciak zezeilaren 4, 11, 18 eta 25ean baliabideak eta zeozelako metodologia eskainiko dau Musika eskoletan inprobisazinoa lantzeko. Juan Carlos Pérez Luquek, udal Musika bandako perkusionisteak, zezeilaren 1ean eta 2an kajoiaren soinua eta joteko teknikari buruz ikastaro bi emongo ditu.
Beste alde batetik, Juanjo Otero eta Pako Revueltas irakasleek instrumentista eta abeslariei eszenaratzeari indarra emoteko teknika eta erreminten ganeko jakingarriak emongo ditue zezeilaren 8, 9, 15, 16, 22, eta 23an. Aurrerago, martiaren 22, 23, 29, 30ean Ahots teknikea antzerki musikalean izeneko tailerrean Begoña López-ek ahotsaren alde teknikoak antzerki musikalean eta gaixotasunak zelan aurreikusi be aztertuko ditu.
Apirilaren 5ean eta 6an, Jon Urrutiak (www.trakamatraka.com) egunero zaborrontzira botaten dituan elementuakaz musika-tresna harrigarriak eregiko doguz, birzikletako modu ezbardina eta praktikoa. Era berean, maiatzaren 3an eta 4an, Cecilia Serra Bargallók (www.ceciliaserra.com) musikarientzako arnasketa tailerra emongo dau. Arnasketea ikuspuntu desbardinetatik aztertzea da asmoa. Azkenik, Iker Sánchez zuzendariak talde instrumentalen zuzendaritzea izeneko tailerra eskainiko dau maiatzaren 10, 11 eta 13an orquestra tekniketan interesa daben ikasle eta irakasleei zuzenduta.
Matrikulea zabalik dago eta holan jarraituko dau ikastaro guztietako plazak bete arte. Izena emon beharko da hemen) edo posta elektronikoaren bidez (amaiabilbao@bilbaomusika.eus).
Formakuntza tailerrak 2019
TA 01 - Koru zuzendaritzea.
TA 02 - Iberiar Peninsulako perkusino instrumentu tradizionalak.
TA 03 - Inprobisazioaren irakaskuntzea musika Eskoletan.
TA 04 - Kajoia joteko teknikea.
TA 05 - Abeslari edo instrumentu joleentzako eszena-baliabideak.
TA 06 - Ahots-teknikea antzerki musikalean.
TA 07 - Material birziklatuagaz egindako musika-tresnak.
TA 08 - Musikarientzako arnasketa teknikak.
TA 09 - Talde instrumentalen zuzendaritzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!