Tontorraren bila
2019-01-02 08:33 Euskaldunak munduanEskalatzaile taldeagaz alkartu naz gaur, zelako poza! Neure bigarren familia... Pozez eta ilusinoz ganezka ikusi ditut, Felix, Pavel eta Marek bezela!
Pasa dan barikuan, abenduaren 28, 15:00etan Loiuko aireportutik abiatu ziran K2 mendiko neguko igoerako espedizinoari hasierea emoteko. Horretarako, lehenengo Kathmandura (Nepal) joan dira eskalatzaile taldeagaz batzeko eta handik Islamabadera (Pakistan) joango dira alkarregaz errepidez, bertan gaur, urtarrilaren 2an, aterako diran taldeko ganerako kideakaz batu eta munduko bigarren mendirik altuena negu gorrian igoteko saiakerari ekiteko.
Bien bitartean, azken zehetasunak ezinbestekoak dira beti eta, horreen artean, eskuak zelan babestu 50 gradu zero azpiko tenperaturei aurre egiteko. Horren harira, beraz, omenaldi txiki bat egin deutso Alex Txikonek Alfons Escobarri, izan be, belaunaldi bi eta 70 urte baino gehiagoren ostean eskularruak egiten, beste etapa bati hasierea emon deutsolako 2018an lantegia behin betiko zarratuz. Munduko eskularrurik onenak egin ditue bertan urte honeetan guztietan eta gure eskuak muturreko egoeretan epeletan egotea ahalbidetu deuskuzue. Halan da be, hau ez da amaitu, zuen eskularruek geure amesakaz batera bidean jarraituko dabe munduko tokirik bakarti eta isolatuenetan. Eskerrik asko Extrem, eta eskerrik asko zuri, Alfons. Extrem Isard beti izango dogu erreferente mendiaren munduan.
Kontuak kontu, eskalatzaile taldeagaz alkartu naz gaur, zelako poza! Neure bigarren familia... Pozez eta ilusinoz ganezka ikusi ditut, Felix, Pavel eta Marek bezela!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!