2018an ikasi doguzan hogei berba

Bizkaie! 2018-12-26 09:32   Euskerea berbagai

UZEIk zerrenda baten batu ditu urteko berba barri eta ez horren barriak.

'Ahobizi', aurten ikasi doguzan berbetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaurkotasunak aginduta edo persona ezagunen batek esan ditualako, urtero-urtero agertzen dira berba barriak, inork ez ezagutzetik danon ahotan egotera pasetan diranak. Batzuk berba sortu barriak izaten dira, baina badagoz aspaldikoak be, arrazoiren bategaitik berreskuratuak. UZEIk aurtengo zerrendea egin dau, Agian 2018an ikasiko zenduzan 20 berba barri eta zahar izenburupean.

Urtarriletik abendura, hauxe da 2018ko zerrendea:

1.- Jaurri: Aitor Esteban politikariak erabili eban, gobernau esangureagaz. Jaurlaritza hortik eratorritako berbea da.

2.- Qat: Droga klase bat.

3.- Gastu-araua: Espainiako eta Nafarroako gobernuen arteko negoziazinoetan agertu zan.

4.- Odolezko superilargi urdina: Fenomeno hori lehenengoz ikusi genduan geure bizialdian.

5.- Tabarnia: Kataluniako independentziaren kontrakoek asmautako herrialdea.

6.- Novitxok: Agente neurotoxiko batzuen izena.

7.- Rider/biker: Glovo eta antzeko enpresen banatzaile prekarioei deitzeko era eufemistikoa.

8.- Debeku-errorea: Manadaren kontrako epaiketan ikasi genduan.

9.- Aprobetxategi: Mariano Rajoyk erabili eban, danen harridurarako.

10.- Izorraitz: Hernanin agertu zan pintada baten.

11.- Genero-inkongruentzia: Osasunaren Mundu Erakundeak kategoria horretan sartu dau transexualidadea.

12.- VAR: Munduko Futbol Txapelketea aldatu eban tramankulu horrek.

13.- Zerbitzu Nazional Unibersala: Frantzian gazteentzat ezarri nahi dabe.

14.- Urritu: Espainiako Konstituzinotik kendu nahi dabe berba hori, gitxiagotasun psikikoak dituenentzat iraingarria dalakoan.

15.- Zaldi Ero: Hala idatzi behar da buruzagi indiarraren izena.

16.- ñ-dun izenak: Persona-izenetan ezin dala ñ erabili dino Frantziak.

17.- Blazar: Energia handiko neutrinoen jatorria, Antartikako esperimentu baten ikusia.

18.- Erraberoa: Egosi bako esnea.

19 eta 20: Ahobizi eta Belarriprest: Euskaraldian 200.000 baino gehiago egon dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu