'El amor menos pensado '

Karolina Almagia 2018-12-20 10:14   Zinema kritikak

Azukera lar dago eta asmo txar apur bat falta jako ikusle helduari zuzendutako komedia burges honi.

- Zuzendaritzea: Juan Vera.

- Gidoia: Juan Vera.

- Musikea: Iván Wyszogrod.

- Argazkiak: Rodrigo Pulpeiro.

- Aktoreak: Ricardo Darín, Mercedes Morán, Claudia Fontán, Andrea Pietra, Luis Rubio, Jean Pierre Noher, Claudia Lapacó, Chico Novarro, Andrés Gil, Norman Briski, Juan Minujín, Gabriel Corrado eta Andrea Politti.

- Produkzinoa: Patagonik / Kenya Films / INCAA

- Generoa: Komedia erromantikoa.

- Balorazinoa: 3/5


Donostiako Zinemaldiak El amor menos pensado aukeratu eban inaugurazinorako. Ricardo Darín Urrezko Kontxadunaren presentzia izango zan aukeraketa horren arrazoia, izan be, film honen izakera komertziala ez dator bat festibalaren eduki orokorragaz.

Dana dala, filmak askotariko harrerea izan eban kritikarien artean. Batzuentzat, dibertimendu azkar eta atsegina izan zan; beste batzuentzat, garrantzirik bako egoera gozoegia dakarrena. Baina hau guzti hau bardin izango jake egileei, El amor menos pensado aurreikusita egoan bide komertzial ona egiten dago-eta.

Hollywoodeko komedia klasikoetan inspirauta, filmak dana ixten dau aktore protagonisten indarrean. Eta Ricardo Darinek eta Mercedes Moranek ondo beteten dabe zeregina, batez be bigarrenak, Darinek batzuetan emoten dauelako ez dauela sinisten bere berba propioetan. Eta ez da harritzekoa, ze alkarrizketa batzuk behartutakoak subertetan baitira, harrotasun arrasto bat itxita.

Laburbatuz, azukera lar dago eta asmo txar apur bat falta jako ikusle helduari zuzendutako komedia burges honi, baina une dibertigarri batzuk eskainiko deuskuz eta asmo handirik barik joaten bagara, entretenigarria egingo jaku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu