Alex Txikonek K2ra egingo dauen espedizinoan parte hartuko dau BC3k

Bizkaie! 2018-12-14 12:46   Euskaldunak munduan

Abenturearen oihartzuna aprobetxau nahi da berotze globalaren arazoa nabarmentzeko.

Babelur proiektuaren bidez parte hartuko dau BC3k Alex Txikon mendizaleak K2ra igoteko egingo dauen WinterTopAppeal espedizinoan. Abenturearen oihartzuna aprobetxau nahi da berotze globalaren arazoa nabarmentzeko. Horretarako, BC3 buru dauen proiektua eta beste ekimen aitzindari batzuk egingo dira, besteak beste, eguzki-panelak eta errota eolikoak erabiliko dira. Ekimen horreen bidez, espedizinoak be klima-aldaketearen arazoakazko sentiberatasunez antolatu daitekezala helarazo nahi da. Horrezaz gan, Balelur diziplina anitzeko proiektuaren bidez, eskualdean klima-aldaketak izango dituan eraginak egiaztatzeko eta horreen inguruan sentiberatzeko aukerea egongo da. Horretarako, hiru helburu lortu nahi dira:

• Klima-aldaketearen eta haren efektuen eraginez urruneko mendi-komunidadeei natureak egindako ekarpenetako aldaketak balorau gura dira.

• Jakin nahi da zein diran Karakorum-eko glaziarretan eta mendirik altuenetako azken klima-aldaketak, eta zenbatetsi nahi da zenbaterainokoa dan gizakien eragina aldaketa horreetan. Ganera, urrunetik eskualderaino garraiatutako karbono-baltzaren eta bestelako aerosolen presentzia atzemon nahi da, eta prezipitazino-historia barriena zenbatetsi, ur isotopoen bidez.

• Sare sozialetan klima-aldaketeari buruz egindako komunikazino-estrategien eraginkortasuna ebaluau nahi da.

Horretarako, BC3ko ikertzaile bat joango da Alex Txikonen taldeagaz, landa-lana egiteko, hau da, alkarrizketak eta inkestak egiteko, neurketa geofisikoak egiteko eta edur eta lur-laginak hartzeko altuera ezbardinetan.

Mendiak dira klima-aldaketearen eragin handiena sufriduten dauen ekosistemetako bat. Halan da be, klima-aldaketak naturan dituan inpaktuak, natureak personei egiten deutsezan ekarpenak eta gizakien ongizatea ulertzeko asko falta da. Mendi-eskualdetako klima-aldaketak arpegi asko ditu, askotan muturrekoa da, eta hango komunidadeek egokitzeko dituen oztopoek areagotu egiten dabe haren inpaktua. Aldi berean, mendiko turismoa erronka bihurtzen doa, arazo barriak agertu dira, zaborra botateko arazoak eta komunidadeen nortasun kulturalarentzako mehatxua, adibidez.

Balelur proiektuak klima-zientziak eta gizarte-zientziak bateratzeko aukerea emoten dau, (i) klima-arriskuek urruneko mendi-komunidadeetan zelako eragina daben eta komunidadeak zelan egokitzen diran ulertzeko eta (ii) tokiko glaziar-ekosistemen bilakaerea zelakoa dan jakiteko. Zientzia eta mendizaletasuna bateratzen dituan espedizinoak, ganera, altuera handitan elur-laginak hartzeko aukerea emoten dau.

Galdeketak tokiko komunidadeetako kideei eta alkarrizketa sakonak bertako arduradunei K2 eskualdeko eragileei galdeketak eta alkarrizketak egingo jakez, hobeto ulertzeko zelan atzemoten daben klima-aldaketea, eta aldaketa horreek zelan eragiten deutseen natureak gizakiei egindako ekarpenei eta populazinoaren ongizateari. Klima-aldaketearen aurrean egokitzeko zer neurri hartu diran edo hartu beharko litzatekezan balorauko da.


Glaziologia Karakorum-en, Baltoro glaziarrean eta K2n

Karakorumeko anomalia esaten jako udan mendilerro horretan jazoten dan ohiz kanpoko hozteari; Himalaiako ganerako eremuetan agiri dan berotzearen justu kontrakoa gertatzen da han. Uste da eskualdeko zirkulazino-sistema atmosferiko aktibo batengaitik jazoten dala hori (Forsythe et al. 2017).


Edur-laginak hartzea K2n eta inguruetan

Jarduera honen egiteko nagusia da edur-laginak hartzea, laginen analisi kimikoa egiteko eta isotopoak, aerosolak eta karbono-baltza bilatzeko. Baltoro glaziarrean, K2ko baseko kanpalekuan eta K2ko tontorrean hartuko dira laginak. Analisi kimikoak mueta horretako analisietan munduko liderrak diran laborategiakaz lankidetzan egingo dira.


Baltoro glaziarraren neurketa geofisikoak

Baltoro glaziarrean, geolokalizazinorako neurketak, erradiazino-neurketak eta neurketa geomorfologikoak egingo dira, aurreko azterketetako emoitzak eguneratzeko. 60 km baino gehiagoko luzerea dauen Baltoro glaziarra munduko haran-glaziar handienetako bat da, eta hainbat azterketa egin dira bertan. Hondakinez estalitako glaziarra da, eta, beraz, hondakinen propiedadeen menpean dago bere masa-orekea. Izotzaren eta hondakinen arteko alkarrekintzeak aztertzeko asmoa dago, glaziar horrek klima-aldaketeagazko dauen sentikortasuna hobeto ulertzeko.

Mendizaleen eta zientzialarien arteko lankidetza ezinbestekoa da elur-laginak altuera handitan hartzeko eta klima-aldaketa globalak toki horietan duen inpaktua ezagutzeko. Proiektu honi esker, klima-aldaketaren arrazoiak eta halako ekosistema zaurgarrietan dituen ondorioak hobeto ezagutzen lagundu nahi du BC3k.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa