Alex Txikon, neguan K2 igoteko prest

Bizkaie! 2018-12-14 12:45   Euskaldunak munduan

Eguneroko entrenamendu gogorra bideo baten erakutsi dau.

Laster Asia aldera abiatuko da Alex Txikon alpinista lemoarra, neguan K2 mendia igoteko asmoz. Munduko tontorrik altuenetan bigarrena dan hori, inork ez dau igon neguan. Erronka gogor horri aurre egiteko, prestakuntza zorrotza egiten dabil Txikon: Gorputza indartu, hankak sasoian jarri, elikadurea jagon, K2-ko ingurunea aztertu... danetarikoak egiten dabil.

Hori guztia bideo labur baten batu dau, zaleek Txikonen egunerokoa ezagutu deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu