2018ko 'Bilboko Ospetsuak' sariak emongo ditue
2018-12-11 13:31 KultureaFélix Linares, Victoria Cañas eta Isidro Elezgarai dira aurtengo Bilboko Ospetsuak.
2001ean eratutako Bilboko Ospetsuak aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz uriaren izen ona zabaltzen lagundu daben personak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira.
Abenduaren 17an, astelehenean, Bilboko Udalak Bilboko Ospetsuen zerrendeari aurtengo hiru titulu barriak gehitzeko ekitaldia egingo dau, orain arte 99 aintzatespen banatu dituelarik:
Bilboko Ospetsuak 2018
- Felix Linares Jaca. Kulturea, literaturea, artea eta zinemea bultzatzearen aldeko bilbotar konpromisoagaitik. 1947an jaio zean, Zugastinobia kalean, La Casillan. Félix Linares, egun, irratiko, zinemako eta Bilboko kulturako ahotsa da.
80ko hamarkadan, idatzizko prentsan hasi zan, Egin eta El Correo egunkarietako kultur gehigarrietan lankide, eta telebistan be egin ditu lehen urratsak. Garai haretan bertan, abian jarri eban Popular 3 Stereo izeneko proiektua Herri Irratian, harik eta, urte batzuen buruan, Radio Euskadiko plantillako kide bihurtu zan arte.
Baina, duda barik, Félix Linaresen proiekturik handiena, Euskadiko etxe guztietara sartzeko aukerea emon deutsona, La noche de... filmei buruzko saioa da, ETB-2 katean dagoeneko 23 urte daroaz.
- Victoria Cañas Cenea. Emakume ekintzaile eta enpresari arrakastatsua izateagaitik eta Bilbon egindako artearen eta diseinuaren aldeko apustuagaitik.
1942an jaioa, Eltziegon (Araba). María Victoria Cañas Cenea kazetaritzan lizentziatua da, EHUn, eta Díez-Caballero familiaren upategiaren jaubea, Arabako Errioxako herri horretan bertan, han jakin ebalako batzen ardaogintzeari guztiz lotutako familia biren kontuak
Arabako Errioxan dan emakumezko ardaogile bakarretakoa izateaz landara, María Victoria Cañas Cenea buruzagi ibili zan Mujer Siglo XXI. alkartea sortzen eta abiarazoten ibili zan emakume-taldean, eta alkarteko presidente be bai lehenengo urte bietan, Cristina Iglesias eskultoreari (1997) eta Ainhoa Arteta sopranoari (1998) Urrezko Orratz bana ematea sustatu ebalarik.
Gaur egun, Bilbon dauen proiekturik handiena Bilbao Internationl Art & Fashion da, modearen munduko eskola onenetatik etorritako diseinatzaile gazteek parte hartzen daben lehiaketea, aukerea emon dauena Frantziako, Londreseko, New Yorkeko, Anbereseko, Tokioko edo Tel Aviveko mundu akademikoagaz eta goi-mailako jantzigintzako erakundeakaz harremanak estutzeko eta Bilbo modearen goi-mailako diseinuaren gune moduan sustatzeko.
- Isidro Elezgarai Esteban. Umeakazko eta munduko beste herri batzuakazko Bilboren alkartasunaren eredu izateagaitik.
1957an jaioa, isidro Elezgaray bilbotarra ia mende erdian izan da Laboral Kutxaren arpegirik ezagunena, lehenengo Kanpo Harremanetako, Babesletzako eta Gizarte Ekintzako zuzendari legez, gero Hedabideakazko Harremanetako zuzendari legez, orain hiru urte erretirau zan arte bete eban karguan.
Taekwondoko gerriko baltza eta Marketin, Komunikazino eta Harreman Publikoetan espezializautakoa, gizon umoretsua da, boluntariotzea sortzen lagundu ebana, bai eta Gaztempresa gazteen autoenplegurako fundazinoa be, eta Begoñako urriaren 11ko usadiozko erromeria berreskuratzen lagundu ebana.
Begoñako Amaren Ohorezko Anaia Nagusiaren tituluagaz batera, sari eta garaikur ugari irabazi izan ditu, bere bilbotartasunagaitik: Aste Nagusiko pregoilari (2005), Bilboko erraldoi (2009), Aste Nagusiko pregoilari (2010), Bihotza Saria (2015), Ohorezko Uritar (2016), eta abar.
Erretinosi Pigmentarioaren Urrezko Dominea be emon eutsien, eta Txarriduna Txarriaren Euskal Akademiako akademikoa be bada. Haren alkarzaletasunaren erakusgarri, Caritaseko kontseilaria izan da, eta, gaur egun, Unicef Euskadiko presidentea.
Bilboko Ospetsuak
Bilboko Ospetsuen zerrendan, 97 lagun dagoz: musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak... Zerrenda honi Bilboko izen handi bi gehitu behar jakoz: Athletic Club (2012) eta Guggenheim Bilbao Museoa (2017).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!