Eli Pagolak irabazi dau Xenpelar Saria
2018-12-11 07:59 BertsolaritzeaFinaleko bertsorik onenaren saria be berarentzat izan da.
Bertsolari gazteentzako 24. Xenpelar Sariketako finala jokatu zan domekan, Errenterian. Sei bertsolari heldu ziran azken saio horretara, eta danen artean onena, Eli Pagola hernaniarra izan zan. Buruz burukoa Ane Zuazubiskar arrasatearraren kontra jokatu eban. Ganerako finalistak honeek izan ziran: Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Aitor Salegi.
Ariketa ugari egin behar izan zituen bertsolariek. Ofizioka bina ariketa ipini eutsiezen, eta puntuari erantzuna, puntuka, berba bati bertsoa eta bakarkako ariketea. Pagola eta Zuazubiskar pasau ziran buruz-burukora, eta hor be hainbat ariketa izan zituen.
Epaileek Eli Pagolaren alde egin eben. Jexux Mari Irazu bertsolariak jarri eutsan txapela irabazleari. Hain zuzen be, Irazuk berak Xenpelar Saria irabazi eban 1992an. Bestetik, finaleko bertsorik onenaren saria be Eli Pagolari emon eutsen. Bederatziko puntuko ariketan Legea berbea emonda hernaniarrak botatako alea aukeratu eban epaimahaiak.
Xenpelar Saria tradizino handiko txapelketea da, 1971n jokatu zan lehenengo edizinoa. Eten batzuk izan ditu eta gaur egun urte birik behin jokatzen da. Aurtengo edizinoan hiru kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!