Petronorrek eta Elhuyar-ek Petronor Oil & Gas Hiztegia argitaratu dabe

Bizkaie! 2018-12-10 13:13   Euskerea berbagai

1.500 kontzeptu baino gehiago eta 300 bat definizio tekniko jasoten ditue liburuan.

Garbiñe Alkiza, Leire Cancio eta Elías Unzueta | Ikusi handiago | Argazki originala

Elías Unzueta, Petronor Innovación-en kudeatzaileak eta Leire Cancio Orueta Elhuyar Fundazinoaren zuzendariak, Garbiñe Alkiza proiektu-zuzendariagaz batera, Petronor Oil & Gas Hiztegi espezializatua aurkeztu dabe gaur Bilbon, oil & gas sektoreko konsulta-tresna bat 1.500 kontzeptu espezializatu baino gehiago eta 300 bat definizino tekniko jasoten dituana 21 arlotan sailkatuta.

Obra hori, Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan aurkeztua, oso erabilgarria izango da finketa-industriako profesionalentzat eta sektorean bidea egiteko trebatzen dabizen gazteentzat.

Hiztegia Interneten konsultau daiteke, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskerea, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Adituen eretxiz, lagungarria izango da euskerearen normalizazinorako, eta ikusgaitasuna emongo deutso euskereari, beste hizkuntza batzuen alboan, sektoreko terminologiaren bidez.

Petronor Oil & Gas Hiztegia egiteko prozesuan, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unidadeko terminologo-taldea jardun da aholkulari, eta Petronorreko adituek be hartu dabe parte, prozesu osoan euren ezagutza eta eretxiak partekatuz. Era berean, findegiaren dokumentazinoko terminologia erabili da proiektuan, oinarri legez.

Elhuyar Fundazinoak 45 urte daroaz lanean euskerea zientziaren eta teknologiaren arloan sendotzeko, eta Petronorrek be bat egiten dau egiteko horretan. Sortu zanetik igaro diran 5 hamarkadetan, findegiak konpromiso sendoa izan dau euskereagaz, eta beste bultzada bat emon deutso orain argitalpen honegaz, energiaren arloan euskerea erabilteko bide emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu